Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Valle dAosta: Gran Paradiso (4.061m)


Gure lehen 4milakoa egitera (edo saiatzera) ausartuko gara oraingoan, eta horretarako ezaguna dogun lurraldera joango gara, Aosta haranera. Aurten  Alpeetako mendien egoera ezinhobea da, aprobetxatu egin beharko da ba!


Bertan badago 4mila metrotara lehenengo aldiz igon nahi dogunontzat aproposa dan mendi tontortxu bat, Gran Paradiso. Eta mendi erreza da, egia esan Tour-eko orratza baino dexente errezagoa. Edo behintzat egoera ederretan topatu dogu. Alpeetan askotan, egoerek mugatzen dabe zaila edo erreza izatea.
Bestalde, tontorrera heldu aurretik, badago pausutxo bat, nahiko laburra dana, baina adi egon behar dana. Berez erreza da, baina izotza edo haize bortitza egon ezkero, konplikatu daiteke. Halan eta be, zailtasunari begiratuta ez dauka beste munduko ezer, igon genduzen 3 mendietatik, nahiz eta altuena izan, baliteke errezena izatea.

Luzera: 15,5Km
Desnibela: 1.340md+ / 2.115md-
Zailtasuna: Ibilbide glaziarra. Glaziarren ohiko arriskuak.
Horrez gain, tontorrean paraboltez babestutako pasu bat dago.
Materiala: Glaziarreko ohiko materiala eta express 2 azkeneko tartetxoa aseguratu nahi bada (3 bolt dagoz, beraz, express bigaz nahikoa da, eta hirugarrenean mosketoi bategaz dinamiko bat egitea da egokiena).
Data: 2016ko uztailak 8.
Oharrak: Normalean arriskutsuena jende larregi egotea da. Madonna-tik glaziarrera bueltatzeko rapel bat badago, informatu horreri buruz, hau erabiltzea gomendagarria da jende larregi badago.
Hurbilketa: Hemen
TrackHemen
...
ustekabeak, damuak, batera zentzu
osoa hartzen duten une horretan
kuriosidade hutsetik harago
barrurantz doazen begiraden aurrean
...
gau bateko ipui ataltxoa
gozamena erabaki ororen jabe
aski, pozoia zainetan sartzeko
aski, pozoia zainetan sartzeko
...

Buruari buelta asko emon eta gero, Chamonix-etik Aosta-ra goaz, Pont-era. Azkenean, mendi hau egitera animatzen gara. Beraz Vittorio Emanuele-tik urteten gara 4:40 inguruan. Garazi eta Felix-eri apur bat berandutu ein jake eta atzetik datoz (ziztu bizian gainera).

Hasieran harri tarte batetik goaz eta beranduago glaziarrean sartuko gara.
Glaziarretik gora goaz, egoera ezinhobeetan dago

Serac polit eta ederrak
Ez goaz oso goiz, eta horren jakitun gara, jende ugari dago eta pitote ederra topatuko dogu tontorrean. Gainera, eguraldi kaxkarra daukagu, lainoa sartu da... eta haize ederra dago. Hotzaaa! 4mille metrotara fresko eiten dau.

Beraz, amore emotea burutik be pasatzen jaku... baina rimaya pasatuko dogu. Ikusiko dogu, ez badau altzatzen, buelta erdi emon beharko dogu.

Holako batean, ZAPA!! laiñoa badoa!! eta gainera haizea geratzen da eta tenperatura jatorragoa da.

Egurre ba, aurrera goaz!! Alpeak aurten egunero eiten deusku irribarre! Gure urtea da hau!
Rimaya ezinhobeto dago, pasatzea erreza da (jaitsieran ataratako argazkia da hau, igoeran lainotuta egoan)
Goiko zatian, 4mila metro inguruan, Pic de Madonna gertu daukagu


Felix eta Garazi, Alpinista nekaezinak, gogor doaz

Pic de Madonna gertu daukagu, alturetatik dantzan goaz
Eta pasu famatua eitea geratzen jaku, hainbat buruhauste emon doskun pausua, hainbat duda sortarazi deuskun pausua, ikara be, eta orain aurre-aurrean daukagu. Leire eta biok elkarri begiratzen gara; -ezta hainbesterako bata!- holako pausu antzerakoak eginda gagoz, eta orain be ondo egiten dogu. Oso pausu estetikoa da. Lasaitu ederra hartzen dogu.



Leire bere saltsan

TONTORRA!!  Pico de la Madonna (4.058m)

Zer esan goitik ikusten danari buruz... buff geure lagune han dago, zaindari, egunen baten?


Berutz goaz, irribarre handi bategaz

Mont Blanc handia

Eta hau izan da dana! Hurrenarte lagunok!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.