Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

*** Alpeak 2015 - (Aurkibidea)

Bidaiatzeko mendiak igon,
mendiak igotzeko bidaiatu,
helburua bietako zein dan argiegi euki barik Alpeetara goaz, sarrioen herrira, alpinismoaren jatorrira, Chamonix-era.

3 astetan zehar, gauza asko ikusi, ikasi eta batez be bizi izan doguz.
Honeen artean be, batzuk besteak baino ondiño biziagoak izan dira.


Mont Blanc mendigunea itzela da, europar alpinismo eta mendi-kirolen muina da.
Bizikletan, lasterka, eskiekin, oinez, horman gora, horman bera, hegan, harroiletatik zehar... edozer egiteko paradisua dogu mendikate hau.
Ulertzekoa da holan izatea, Chamonixera helduaz batera eta Mt.Blanc-i botatzen deutsagun lehenengo begiradarekin batera horrela izateko arrazoiak ez direla falta ulertuko dogu.

Beraz alpinistaz disfrazatzea tokatzen da bidaia honetan... edo hori uste izan gendun, tamalez buruan genduzen tontor bat bera bez ez dogu garaitzerik lortu. (!!!)

Ikara nahiko izan gendun lehenengo egunetan, eskarmentu latza (joango naz gitxinaka kontatzen), ikara nekeziagatik aldatu izan dogu, nekezia lasaitasunagaitik, lasaitasuna altueragatik... beti be alpeek emoten deuskuen griñagaz mozkorturik. 

Laburtuz, txoko itzelak ezagutu doguz, adrenalina borborka euki dogu batzutan, bestetan lasaitasuna, jakingura... Nekea soinetik kendu barik, ezta irribarrea arpeitik estali barik ibili gara gora ta bera *chamois eta bouquetin-en tankeran. 
*Chamois eta Bouquetin=alpeetako sarrio mota bi.

Erreportai desberdinak dakartzuedaz, eta hurrengo rutak azaltzen saiatuko naz, bertan gure poztazun, eskasia, oinaze eta abar deskribatuz.

Honek dira egin doguzen ibilbiderik polit eta interesgarrienak:


Alpeetako erregea


UTMB eta Bouquetin bat



Izotza eta naturaren indarra

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.