Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Aiguille de Bionnassay

Egunon, lehenik eta behien parkatu nire bermioko euskerie 100% ezpadan ulertuten, batzutan neuk be neure burue eztot ulertuten eta :-)

Lehenengoko bidar da blog honetan idazten dotena, ta azkenien gure lagun Enekok konbentsite post laburtxu bet egitera anime nai. Weno weno hor doa ba!!

Urtarrile da eta urterokolez oporrak antolatutie tokaten da. Agendan Pirineutako pare bat irteera erreserba, gorputze apur bet a tono imintzeko eta Uztailerako logistikie apur bet pentsaten hasi biher da.

Momentuz dana arazo barik, 4 giñen kordadan eta lanan aldetik inok problemarik bez. Betikulez denporie sobran okin arren egunek ganera etorri jakuzen eta irteerie baino 3 egun arinau hasi ginen preparatibuek itzen, legoiek gara. Azkenengoko momentuen ganera, una baja forzada. Biarra dala ta Bermiotar batek kale egin dozkun eta 3 artistek lotu ginen kordadarako, Gotzon (Sherpie), Lur (Elantxobeko portentue, bere lehenengoko mendije Aneto eta bigarrena Alpeak) eta neu (historijen mendijen mekauen geijen soltaten dauzen tipue). Ezta numero txarra.

Uztailak 4, goizeko 8-ak. Bartulo danak karga eta Lur-en furgonetan direkto a Chamonix.

Biaje luzie, baie historijek konta ta konta ezta itzen ain luze. Oin dala urte batzuk bi egunetan injun traiektue baie eztau merezi, ze goiz urtenda 10-11 orduten alpietako herri brutal honetara ailegaten zara. Benetan, mendije gustaten badatzun eta chamonix-en ezpazara egon, segiduen enamoraten zara beronegaz. Oso bizije, bidizen infraestrukture danakaz eta absolutamente kirol eta naturara enfokata.

Gutxi gora behera 20tan ailega ginen bertora. Eta furgonetatik urte da batera, sorpresa!! 38-Cº. Ostijelako berue. Aste osuen bertan chamonixen gauzela sudadera minimo bat be eztun erabilil. Mal asunto! honek beruek eztiez bape onak mendireko. Baie weno, ver venir.

Herri honetan furgonetan lo itzeko inongo problemarik bez. Edozein lekotan alda aparka eta lasai lasai lo egin. Urre kanpinek egon arren, eztau gendarmerik koñazue emoten. Por tzierto horretako kanpinetariko bat erabili dun furtibamente dutxe bat hartzieko.

Egon zan berugaz halan edo holan lo egin eta hurrengo egunien, ondoko taberna baten armoso elegantie janda gero "CASA DE LA MONTAÑA"-rantz tiretu dun. Hau "MESON DE LA MONTAGNE" (edo holako zeozer) da derrigorrez bisitatu behar dan zentro neuralgikue. Meteorologije, rutek, edurren egoerie... edozein tipo informazino dakoie, de primera mano eta totalmente aktualiseta, ta ganera total gente majue edozertarako lagundutentzuienak, chapeau!

Datu danak kontuten okinje, hurrengo egunien gure lehenengoko objetiburi kañie emotie erabaki gendun, Dent du Geant. Horretarako chamonixeko tunela hartun gendun eta Italiako partera jun ginen.


(AVISO: ezta bape merkie tunel ostije! gero konturatu ginen igual obeto zala, kotzez tunela hartu beharrean Aguile de midiko teleferikue hartutie, bertatik Hellbronerrera direkto ailegaten da eta)


Total, goiz osue bertako herri txiki polit baten pasa gendun (BTT-ko txapelketa bat ikusteko aukerie be izan gendun) eta atsaldez Monte Blanco telecabinie hartu eta Punta Hellbronerrerantz. Bidien Torinoko aterpetxe destartalauen geldialdi bet... ejem...kumunek ezetuteko, eta direkto Geant-eko glaziarrera dendie montaten. Bistak? sinplemente impresionantiek, marabile hutse da hori lekue.

Dent du Geant






Hori egune, itzelezkue. Dana ondo, egualdije, temperaturie (isoterma 3-4Cº-re) ,animuek, burue, gosie... dana ondo. Lo be elegante! baina...
goizaldeko ordu bijetan izartu garan eta ia igarten zan nauen gauzek eztuzela ondo. Buruko mina, beheranzkotan eta arkadaka. Dana batera! Nire lagun bijek en kanbio en plena forma (kabrones!! :-) )

Ordu erdi pentsaten egon eta gero kanpinen lotutie erabaki nauen ostantzien hor egoeran normalien baino lastre handijaue ezango zan naien eta.

Goiz osue kanpinen pasa ta gero, 13:00tak inguruen, artiste bijek bueltan bueltan etorri daztezen. Pare bat penuri pasa arren (hotza, haizie eta guie gabatxo kabroiren bat) esan dostien ostijen mendi matxue zala eta kañerue, hau da, egune ondo aprobetsa zauiela. Ni, ordea, lur jota. Kriston bajoiegaz eta komo no, mekauenka!!! urte osoko saliderik potentiena eta %50 gitxienez frakaso! baie weno! animuek gora!

Mont Blanc, bionnassay-eko aristetik

Hurrengo objetibue, Mont Blanc, bionnassay-eko aristetik. Klasiko bat, hau be aktibidade potentie. Gure lehengoko plana hau esan zan:

1 eguna: Contamines herritzik Conscrits aterpetxera
2 eguna: Conscritz-etik Durier aterpetxera
3 egune: Aguile de bionnassay, Mont Blanc eta 4000etik aguile de Midira baja

Baie egualdije eztozkun emon bakerik (berue, berue eta berue), eta azkenien 4000etik bajatie deskarta egin gendu ze beruek Mont blanc du Takul-eko bertako izotzezko zubi natural bat apurtu zauen ta ezta egon gauzie heroizidadientzako. Egunek aurrera jun ahala, Bera Mont Blanc be deskarta egin gendun ze Geuterreko BOLERA famosue 12:00 baino arinau egin behar gendule esan doskuien. Hau zonie ezetuten dauenak baki zelako espektakuluek formaten dizen boleran, eta aurtongo beruekaz ondino more dangerous, por tzierto, guk bolerie pasata gero aste bete beranduau tipo pare bat hil zien leko bardinen deshieluek harri bloke batzuk soltata gero. Gauzie ezauen bromatarako. Total, gure 3. egune aldatu dun eta azkenien aguile de bionnassay egin eta Dome de geuter igota gero, bertatik geuterretik bajako ginela erabaki dun.


1. Eguna:

Furgonetie contamines herriko parkin baten itzi, gauze danak eta material dana ondo prepara eta gorantz juteko listo:



Materijala: krampoiek, travesiako piolet bat, piolet tekniko bat, 48m-ko trabesiko txikota, izotz tornilo pare bat, reverso edo aseguradore bana (durierrera ailegateko rappel batzutarako, eta bionnassay bertarako IV+ pausoak asegureteko), kordino batzuk.

Azkenien eztun erabili ije ezebez. Ez ginen asegure pasuetan, ze relatibamente errezak zire, eta rappelak be destrepa injuzen, oseak, pisue en balde baie weno.

Contaminesetik conscrits-erarteko trekkine total politxe. Lelau Tete-ko aterpetxerarte baso berde eta humedo batetik zehar 600m desnibela oso kilometro gitxiten. Izerdije zer bota nauen baie! :-) undite!!! Hamen parada minimo bat ur apur bet edateko eta ostabe gorantza conscrits-erarte. Hamen paisajie be drastikamente aldatuten da, baso berdiek harri bloke eta morrena-kaitzik aldatuten diez, paraje politxek honek be. Guk buelta potentie emondun ta gero konturatu ginen morrenatik bertatik be pasue zegoela baie weno, trekkin potentie.

Conscrits beragaitzik zer esan... jauregi bet, hotel 5 estrellas. Zelako gustugaz itzen dauie frantsesak aterpetxiek baie. Atsaldie bertan gozotan pasa, afari medianamente on bat jan (geure afaije eta ondiokuena bebai, honek gabatxuek eztakoie sakerik baie) eta lotara!!




2.egune

Hurrengo goizien altza, armoso miserabletsu bet gorputzen sartun eta bartulo danak hartunde segiduen bidien sartun ginen. Eguneko gogorrena aterpetxetik urten eta segiduen dauen igoera bat Aiguille de la Bérangère . Hamen ni mekauenka ostabe. Tontorrera ailega ta batera, ikusten nauen nik nire lagun bijen ritmue enauela segiten. Hamen en mi "infinita bondad" esantzatien eurek segiteko trabesijegaz ni neiko lastretute nauela ta. Eurek, ordea, para barik anime nauien, bakotzak beran erara, Lur-ek "Benga!!!! mekauen diossss!!!!", Gotzonek "Gorantz ezpazatozen, pioletazue emongotzut buruen!!!". Ikusten zuielez, holan nor ezta animeko ba :-D





Total, apur bet arnasie errekuperata gero eta barrite pare bat jan ostien, aristetxu pelau bet pasata gero Domes de miage-ko aristen bertan sartu ginen. Hemen ia kordadan. Hau eguneko politxena. Inpresionantie! alta montaña! sentzazino brutalak. Bera aristie amaitzu eta batera kontrko zentzunen zetozen grupo pare bategaz gurutzatu ginen. Gentiek normalien itzen dauien trabesije itzen. Conscrits - domes de miage - conscrits.

Miage-eko aristie akaba ta gero, kuriosue da, ze durierreko aterpetxie bertan urre ikusten da, baie nola ez mendijen distantzijen engañe itzen dauie eta ordu batzuk tarda genduzen ondino bertara ailegaten. Kontuz okitzekue sobre todo azkanengoko bajadie. Mapak rappel pare bat egozala esaten zauien baie guk destrepa egin genduzen. Baie hala ta guztiz be harri neiko sueltuen eta neiko inkomodo gauzie. Ordu bi tarda duzen hau bajada tontu itzen!





Azkenien... Durier-era ailega ginen! Jaingoikue erreñutan dauen sardine lata bat! Eta la sardiñera Jefa, tipe Frantsesa bat, ostije baino atrapauaue, baie total majie! conscrits-en kumune hau aterpetxie baino handijau zan baie, benetan, inoiz enai egon ain gustora aterpetxe baten. Leko salbajie, politxe eta bakardade mandugaz. Por lo menos beste gentie ailega arte. Totalien 11 lagun egon giñen, euren artien aita ta seme bat, semie guie modure zekarrela, 15 urteko gazte bat! eta aitxen aldien eskarmentodune!! adibide modure, honek aitxek galdetutzon bertan zegoen guie frantses bateri ia mont blankerako zemat ur eruten dauen, ta guiiek esantzonien 1-1'5 litro flipe ein zauen ze honek aita "krak"-ak 8 litro guzan zauzen eruen. En fin!!

Mencion espezial, durier-eko kagodromue, una obra de ingenieria! holagaz iniko pedestal bat, prezipizijo baten onduen, non totalmente izoztute zauen bide batetik ailegaten zarana, MD+ :-)

Hamen bai, hamen afaije gustora lotutekue, aunk apur bet raro beitu doskuien ze sopa kupel osue neu eta gotzonen artien bentile zandun, honek gabatsuek eztakoie inongo sakerik baie.

Afaije jan eta segiduen sobrera. Hurrengo egune potentie ezango da eta.


3.egune

3tan izartu eta armosue janda gero, aterpetxeko artistiri agur esan eta abante tontorrerantz. Pronostiko neiko onak. Bera aristie (aste osoko lekorik konprometiduena) kondisino onatan dauela berifike dun oseak nerbijuek apur bet tenplata gorantz tiretu dun.

Aguile de bionnassayerako subide osue gauez egin gendun baie ije frontalan bierrizen barik, total gau argije. Kranpoiek kendu ta imini pare baten ze neiko terreno mixtue zan ta gitxi gitxike gorantz. Hamen be mekauenak solta nauzen baie karo, ez zauen atzera egiterik oseak haginek iztutu ta gora.




3rok kordadan ailega ginen leko teknikunara. Hasikera baten asegureta ijetie pentsa zandune azkenien emsamblien ijen dun. Egualdi onagaz eztau problemarik. IV+ eko pausue be trankil trankil atrateko modukue oseak denpora apur bet aurreztu dun hor. Edurrezko palatan galduten zan nauen fondue trepadatan errekuperaten zan nauen eta konturetu barik azkenien tontorrera ailega ginen. Bistek arnasie kendutekuek. Lehengo penuri dana ahaztuteko modukuek. Dent du geant-eko frakasuek be ahaztu injastezen. Baie ondino asteko momentorik konprometiduena falta zan oseak alegrijek apur bet baretu, kordadie istutu eta baguez BIONNASSAYeko aristie ezetuten.

Aristie bera, kontu handijegaz itzekue da. Oso fine. Alde batetik eta bestetik 500m kaidigaz. Hortik ezu frenaten 30 pioletegaz bez. Arinauko egunetan guia askok atzez egin behar izan zauien edurre txarto on zala ta, osea k pauso segurugaz baie ahalik eta arinen emontzagun bidieri. Edurre ezin obeto, bidie neiko markata ta pentsa dune baino errezau pasa zandun ariste famosue. Hori bai konsentrazino osoz, han eztau asuntue selfijek ataraten egotekue ta.

Aristie pasa ta gero dana paseo hutse, disfruteteko!! danak? ez! ze ni desfondata eta ostabe mekauenak soltaten. Ta ondino Dome de geuter faltan! puffffff!!! 40. mekauena soltateko listo nauela, Lur-ek atara zauen boltsatik "elixir" bet,  "Asterix-en edabe magikoa" Red Bull izenagaz komertzialiseten dana, eta esan dosten "EDAN!!", ta nik "EZ! horrek mierdiek gonbitze erain baino eztozt ingo eta!!!". Azkenien konbensidu nauien eta Taurina txute ederra sartun doten gorputzen. MILAGRO!! eguno eztot hartun holako porkeririk baie aitortu bidot sekulako energije emon zandoztela. Hankak arrastratetik Dome de geuter ijen eta tren kremailerararte kagando letxez itxera pasa naien. Lagunok, drogie txarra da baie red bull-txu bet lantzien behin.... :-D

Dome-n derrigorrezko argazkitxu pare bat atara eta beheranzko bidieri emontzagun. Ritmo ederrien! Kilian Jornet-en parera :-) Geuterreko aterpetxe zaharrera ailegata gero (hemetik hasten da bolerie) kordadie kendu eta bakotza beran airera bajaten hasi giñen. Hametik tren kremailerararte arinauko bidar tarda zandun denpora erdije tarda dun, eta 12:00 tarako edo holan tren kremaileran gengozan. Abentura finikitada. Danok sano eta salbo.




Betiko moduen aste memorable bat konpanine zin obean (neska lagune falta ;-) ) eta hurrengo salide eta proiektutan pentsaten. Esaten dan moduen hurrengutan mas y mejor!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.