Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

*** Alpeak 2016 - (Aurkibidea)





...
Bizitzak sarri erakusten du
badena eta ez dena,
inoiz latz hartu banindu ere,
gaur gozo hartu nauena.
...

Aurten be saiakera bat egitea merezi izan dau, hori buruan sartunda ekin deutsagu gure Alpeetako bigarren bidaiari. Pasadan urteko ikasgai latzak barneratuta aurten garai hobe bat aukeratzen saiatu gara. Eta egoera askoz hobeak aurkitu doguz, eskerrak! 


Halan eta be ez dogu bape argi euki, Leireren belauneko lesioa tartean dala (3urte atsedenik barik borrokatzen), ez dakigu buruan daukagun zerrenda osoa edota baten bat egiteko gai izango ete garen. Ez da erreza hainbat denbora eta gero, lesio bati aurre egitea, borrokatzeko gogoak eukitea, eta oztopo guztien gainetik aurrera tiretzea. Gogorra da gure Leire, tontor garaiek igortzen deutsen grinari jarraituz, adoretsu ekin deutso gure Alpeetako bigarren txangoari.


Beraz, aurtengoan be, batzutan alpinistaz disfrazatzea tokatuko da, eskalatzaile besteetan, edota domingero huts batelez besteetan.

Honek dira aurten egin doguzen ibilbideak, laster etorriko dira erreportaiak!!



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.