Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Ertzak

Txindokiko mendebaldeko ertza (AD+, IV+)

Txindoki gure lurretako tontor berezienetako bat da, Goierri haraneko begiratoki ederrena da. Gainera kondairaz beteta dago, beste tontor batzuen artean Mari-ren bizilekua bait da. Tontor oso polita izateaz gain, badauka mendebaldera jotzen daben ertz bat, eta berau guztiz zorrotza eta ederra da.

Beraz tontor honetara bere ertz dotore eta zorrotzetik igotzea, bost izarreko mendi ibilbide batetan bihurtzen da.

Ertzeko orratz polit baten
Luzera: 10,5 Km
Desnibela: 920 md+
Zailtasuna: AD+, IV+. Bilerak oso ondo ekipatuta dagoz, eta bidean zehar parabolt  eta untze batzuk topeuko doguz pausurik gatxenetan. Bidean 4c mailako tarte bat eta 4b eta 4a-ko tarte pare bana aurkituko doguz. Beste guztia II eta III. mailako pasagunez osatuta dago. Ia igoera guztia ertzaren ipar aldetik egiten da eta beraz, sarritan, hezea egoten da. Horrela bada, zati belartsuetan adi ibili behar da.
Materiala: Guk 6 express, friend gitxi batzuk, fisurero gitxi batzuk, zinta luze batzuk, 60m-ko soka (erditik, doblean) eta kaskoa eroan doguz. Mendi botekin igon dogu dana.
Data: 2016ko abuztuak 6.
Irteera lekua: Larraitz auzoa (Abaltzisketa, Gipuzkoa)
Ertz hasierara heltzeko: Txindokiko ohiko bidea hartu eta langa bat gurutzatu eta gero ezkerreean daukagun aldapa bedartsua igon, ertza urrunetik ikusten da, baina bere ezkerrean daukan muinoarekin ez nahastea komeni da.
Oharrak: Mendiko ertz bat izateko nahiko ondo ekipatuta dago. Jende asko egoten da eta beraz goizean-goiz joateak merezi dau.
Ez dot ondo gogoratzen, baina luzeren bat 30m baino luzeagoa da, ez jaku 30m-ko sokarekin heldu eta bilgunea arinago egin behar izan dogu.
Txindokiko ertzeko lehenengo igoera: 1951.urtean igon zan, info+ HEMEN.

Ertza
"Plaka polita" delakoan (5.luzea, 4b)

Ertza
Diedroa (6.luzea, 4c)

Behin zailtasunetatik urteten garenean soka kendu eta II.mailako trepadatxoetatik zehar tontorrerarte goaz



Krokisa berton daukazue:
Txindokiko mendebaldeko ertza
Eta luze bakoitzeko deskibapena eskalatzeneus orritik atarata.

eskalatzeneus -eko deskribapena:
L1 (20 m, 3 aseguru, 4b). Nahiz eta apur bat leunduak egon, euste leku oneko diedroa. Ertzera irteterakoan bilgunea aurkituko dugu.
L2 (30 m, 1 aseguru, II). Ertz erraza. Bilgunea lepotxo batean. Bertara destrepatu behar da.
L3 (30 m, 6 aseguru, 4a). Hasieran amildegian zintzilikatuta dagoen diedroa. Gero ertz erraz bat. Diedrora sartzea ematen duena baino errazagoa da, baina egia da , ezagutzen ezpada, inpresioa ematen duela.
L4 (30 m, 1 aseguru, 4a). Ertz zatitxo batek branka handiaren oinarrian uzten gaitu. Bere eskuinean euste-leku oneko, baina asegururik ez duen diedroa aurkituko dugu. Diedroa gainditzerakoan “plaka politaren” oinarrira iristen da. Bertan aurkituko dugu bilgunea.
L5 (20 m, 1 aseguru, 4b). Plaka labur bat eta ondoren ertz zatitxo bat. Lepotxora jaitsi. Gure bilgunea lepoaren ezker aldean kokatuta dago. Eskuineko horman zintzilik ikusten den bilgunea (2 parabolt katez elkartuak) ez da gure bilgunea.
L6 (20 m, 3 aseguru, 4c). Diedro motz bat. Bideko zatirik zailena da hori. Ongi babestua. Bilgunea, diedrotik ezkerrera irtenik, bigarren paraboltaren parean dago.
L7 (30 m, 3 aseguru, 3a). Eskuinetik ezkerrera diagonal bat eginez igotzen den zati belartsua. Bustia badago delikatua izan daiteke. Ertzera irteterakoan bilgune erosoa.
L8 (30 m, 0 aseguru, II). Trepada labur bat eta ondoren zeharkaldi horizontala rapelatzeko lerroa adierazten duen bilgunera iristeko (katez lotutako 2 parabolt eta eraztuna).

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.