Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt.Blanc massif: Refuge de Conscrits (hurbilketa)

Domes de Miage mendia egitekotan gagoz gaurkoan, horretarako Conscrits aterpera joan beharko gara Contamines herritik gora.



Luzera: 9,5 Km
Desnibela: 1.480 md+
Data: 2016/07/03 
Zailtasuna: Harriz beteriko ibilbide glaziarra. Kontu haundiz zeharkatu behar da glaziarreko beheko zatia, arriskutsua izan daiteke (ondo informatu!). Horrez gain, aurrerago, glaziarreko ezker aldean dagoen korridore itxurako zati batetik joan behar da (40º) egoeraren arabera arrakalengaitik txarto egon daiteke, kontu haundiz ibili. Ibilbide hau neguan edo denboraldi hasieran bakarrik egin daiteke. 
Irteera puntua: Les Contamines - Montjoie (Cugnon auzoa).
Alternatiba: Ibilbide normala, zubitik joatea da (gomendagarria). Gure kasuan, neguan apurtu zan, beraz glaziarretik joan behar izan gara (arriskutsuagoa).
Track: hemen

Hasieran, Tré-la-tête aterpera joango gara ibilbide polit batetik, baina hemendik aurrera, glaziarra zeharkatuz, Conscrits-era abiatuko gara.

Glaziarretik goazela, tentuz ibiltzeko zati bi eukiko doguz, bata, glaziarreko beheko zatia, bestea aldiz, glaziarreko ezkerreko aldera pasatzerakoan topatuko dogun korridore itxurako resalte txiki bat. Hau, berez, neguko ibilbidea da, baina udakoa zubi batetik pasatzen da, eta hau apurtuta dagoenez, ez daukagu beste aukerarik.


Gorriz adierazita dagoz Tré-la-Tête eta Conscrits aterpeak, berdez aldiz, kontu handiz zeharkatu behar diren pasu biak

Bidean

Tré la Tête aterpea

Tré la Tête aterpea

Glaziarreko beheko zatia, kontuz ibiltzeko zatia. Gure kasuan, alboetako bobeda bietatik izotza etengabe putzuetara jausten zan... uff!


Glaziar bazterreko korridoretxoa, batzuetan, arrakalengaitik, ez da egoera onetan egoten.

Conscrits aterpea

Eta bihar Domes de Miage-ra!! egurre!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.