Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Lago di Sorapis - Dolomitak (Cortina d.Ampezzo)


Data: 2018-07-01
Luzera: 13Km
Desnibela: 600md+
Zailtasuna: T3

Lago di Sorapis

Bertoko lekuak deskubritzen jarraitzeko gogotsu, Lago di Sorapis deritzona ezagutzera goaz oraingoan. Turismo bulegoan  asteburu eta jai egunetan jende ugari batzen dela esan ziguten, beraz egokiena goiz joatea edo autobus publikoa hartzea da. 

Zelan heldu
Bigarren aukera honetan, Cortina de Ampezzo-n autobusa hartu eta Passo Tre Croci-n (Tre Cime di Lavaredo-ra joateko errepide bardina) jaitsi beharra dago. Autoz joan ezkero, leku berdinean aparkatu behar da baina askotan kotxez lepo egoten da. 

Mendi txangoa
Bidea nondik dan jakiteko arazorik ez dogu euki, errepidetik Hegoalderantza joango gara. Jende mordoa habiatzen da normalean, beraz ez da topatzeko batere gatxa. Baso errez eta desnibel bako bide gozagarri batetik hasten gara. Aldatz askorik ez daukan ibilbidea da. 

Bide errezetatik hasten gara, nahiz eta aurrerago kable batzukin ekipatutako pasuren bat egon
Basotik urten bezain pronto gure ezkerrean amildegi bat agertzen da, baina alpeetan ohikoa danez, eskailera eta kableak aurkitu daikeguz edonon. 

Behin Alfonso Vandelli aterpera helduta, hau ezkerretara izten da, eta larter heltzen gara Sorapis lakura. 
Kolore turkesadun ur eder horrek “wow” bat atera deusku, eta ez geuri bakarrik, han gengozan bat baino gehiagori ere bardina gertatu jake.

Tamalez, txango hau gazi-gozo zaporekoa izan da, sekulako jendetza batzen bait da bertan. Honek lekuaren magia pixka bat lapurtzen deutso. Beraz gomendio bezala, Lago Sorapis aste barruan bizitatu ezazue, goiz ahal bada, asteburua ekidituz. 

Guztira 600m-ko desnivel positivoa eta 13km-ko galdu ezina den ibilbidea da Lago Sorapis mistikoa.

Hurrenarte!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.