Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eritzia

Artaldearen atzetik

Egungo mundua azkar doa. Azkar eta erasokor.

Arauez josten gaituen mundu honetan, azken mugikor, tablet edo phablet-a euki BEHAR dogu, 24orduak sare sozial guztietara konektatuta egon BEHAR gara... komunikazioaren Fast-Food-a kontsumitzen joaku bizitza.

Horrez gain, azken moda hori sasoian hartu behar dogu, ez jaku ba oharkabean pasatuko. Gizatalde baten barruan sartu behar gara: Hipster-a izan, brunch bat jan eta spoiler bat egin. 

Beraz, mendiko zaletasun hau sortu deustana hori da hain zuzen be, arau eta kontsumotik urrun egotearen beharrak eroan nau mundu honetara.

Zorionekoak gu askatasuna hain gertu daukan zaletasun hau aukeratzeagaitik.

Bertan, guztiz askeak bait gara, arau guztietatik at gagoz, huskeri pare bat besterik ez doguz kontutan hartu behar:

Kirol eskaladako bide bat igotzeko, "a-vista", puntu-gorri edo flash moduan igotzen dogun jakin behar dogu. Horrez gain eskalada-gradua kontutan euki behar dogu , 28 gradu desberdin daukaguz, eta kontuz, gradu hau lekuaren arabera desberdina izango da, eta eskalada libreaz bakarrik gagoz berbetan. Artifiziala, blokea, psicobloka... ezin doguz ahaztu. Ez dakit azken aldian mendia edo gradua dan eskalatzen dana. 

Mendi martxa eta Trail running-arekin beste hain beste, artaldea jarraitu beharra dago, zure kabuz bazoaz arriskutsu-ke-te-kagas omen da eta. Lasterketa edo martxak egin beharra dagoz, aurretiaz kajatik pasatuz, noski. Eta ez zaitez joan zure aldamenedekoa baino astiroago. Horrek txarto sentiaraziko zaitu eta. Markatutako bideetatik joan zaitez, artaldearen atzetik. Guzti hau astronauta batzuei ostutako azken modako zapatilla, buff, motxila, pernera, riñonera eta hainbat gadget-egaz. Nonok zihoan bezela, korrikalari baten eta "runner" baten arteko desberdintasuna 400€-ko ekipamentuan datza.

Mendiko eskia, alpinismoa, dry-tooling, Hymalayismo, eta abar luze bati buruz be luze jarraitu daiteke, baina mendira osteratxu bat egitera noa, une batez bada be, arau guztietatik at egoteko.

Laster arte!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

4 komentario:

  1. Gaurko errealitatearen sintesi ezin hobea!!
    Zorionak Eneko!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Latza. Gaur egungo errealitate borobila.
    Ona da batzutan artaldetik ihes egitea ta gozatzeaz bakarrik arduratzea.

    ;)

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.