Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt. Blanc Massif: Refuge Albert I.er (hurbilketa)

Pasa dan urteko bizipena eta gero, beste saiakera bat egitea pentsatu dogu egiteke itxi gendun mendi polit honetara, Aig. du Tour.

Aurten edurra dala eta telesilla hartu beharrean Tour herritik, morrenatik zehar habiatuko gara aterpera.

Luzera: 4,5 Km
Desnibela: 1.254 md+
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa
Irteera puntua: Tour herria
Alternatiba: hemen
Track: hemen

Egun tristetxue suertatu jaku oingoan, baina biharko pronostikoak onak dira, motibaziñoa topera daukagu... oraingoan tontorrera heltzea lortuko ete dogu?

Hau da hasierako ibilbidea gitxi gora behera
Izatez, ibilbide honetan, pasa dan urteko abentura guztiak gogoratzen genduzen eta mesfidati gengozan. Baina egoera hobeetan topauko gendulakoan, ekin ein eutsagun, egurre ba!!
Hau bai habille

Glaziarra
Glaziar parera heltzean, edur maila nahiko behean dagoela ohartzen gara. Ezta berri txarra ba!


Glaziar mando hau ederra da, atzamarra ataskatu ete jat ba argazki kamaran?




Eta "Albert I.er"-era heltzen gara, urduri gagoz, bihar zer topatuko ete dogu ba? bertatik ikusten dogunagatik eztauka itxura txarrik. Hotza egiten dau gainera. Pozik gagoz, irrikitan. Bixer egurre emoteko prest!!




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.