Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt.Blanc massif - Lacs des Chéserys



Ibilbide errez eta jator bat aurkezten deutsuet oraingoan, Mt.Blanc mendilerroa distantziatik ikusteko leku aproposa. Balkoi ederra benetan, Aiguilles Rouges inguruan, guztiz gomendagarria!

Luzera: 10Km
Desnibela: 850md+
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa (eskilara batzuk dagoz igoera erdian).
Irteera: Tré-le-Champ
Track: hemen

Tour orratzetik jaitsi eta gero, hankak luzetzeko ibilbide lasai bat egitekotan giñen, eta hara! zer hobe Chéserys lakuak bisitatzea baino. Ibilbide polita benetan, lasai eta ederra.

Bouquetin bat

  
Lotsabakue

Leku ederra dira Aiguilles Rouges eskaladarako. Luze ugariko bide errez eta ekipatu pilloa dago.

Gure Mt.Blanc deike ete dago ala?

Mt Blanc lakuan





Laister arte lagunok!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.