Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Peña Forca (2.391m) - Selva de Oza

Ibilbide klasiko bat egingo dogu gaurkoan, Peña Forca-ra igongo gara.

Lenito-ko tuboko pedrera gogaikarritik gora joango gara.

Behin egin eta gero, mendi hau neguan egitea hobe dala ohartu gara. Edurrarekin ibilbide guztiz ederra izan behar da, eta Lenito-ko tuboa edurrarekin igotzea zihurrenik erosoagoa dala.




Igoera
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa, pedrera gogaikarri bat bakarrik.
Luzera: 13Km
Desnibela: 1.400md+
Irteera lekua: Oza-ko oihana (Hecho-Boca del Infierno)
Oharrak:  Neguan egiteko oso interesgarria.
                 Estriviellan, harroil jaitsiera egiteko aukera dago, oso polita dirudi.


Oza-ko ohianeko kanpiñetik urtengo gara, Estriviella harroiletik gora. Pago eta izei bitartetik gora egingo dogu bedarrezko lautada baterarte (1.610m).
Bertan tontorrekiko bistak paregabeak dira.
Lautadatik aurrera goazela, harresi baten alboan, GR11 alde batera itxiko dogu (hau Zuriza-rantza doa) eta ezkerrerantza joango gara troka batetik gora.
Ekiñean gora goazela Lenito-ko tuboa ikusiko dogu, 3 korridoretik eskumakoena. Bertatik gora goazela Lenitoko lepoa (2.197m) garaituko dogu.
Lepo goian, eskumara joan beharko gara, tontorrerarte kresta zabal batetik zehar.



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.