Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Castiello dAcher (2.384m) - Selva de Oza

Gaztelu itxura daukan mendi honetara joango gara oraingoan.
Oza-ko oihanaren jaun eta jabe, beste tontor haundiagoei kiñu eginez, oihanetik 1200m gorantza altzatzen da.


Mendi honen goiko aldea, arku formako lautada karstiko makur bat da, bere harresi haundien babesean dagoena. Honek, tontorra oso berezia bihurtzen dau.




Acher hitza Haitz berbatik dator, eta Pirinioetan ohikoa danez, beste leku askotan toponimia hau ikus daiteke, "Achar de Alano" eta "Mallo Acherito"-n adibidez.


Bertako antxiñako biztanleak, Euskal hiztunak ziran, eta diñogun berbaz gain, kultura megalitikoa ere itxi deuskue oinordeko.
Ikustekoak dira Guarrinza aldean dagozan dolmenak, duela 2000 urte baino arinagokoak.

Guarrinza eta La Mina-ko lautadetatik behera, Aragon Subordan erreka jaisten da, 2mila metrotako tontorrak begirale eta zaindari dekozala.
Lautada honeetan, Artzain arbasoen aztarna moduan, monumentu megalitiko batzuk dagoz, Dolmen eta Kromletxak tarteko.




Horrez gain, Guarrinza-tik, erromatarren galtzada bat igarotzen zan, Pirinioak zeharkatzen ebazan Galia-rantzako bidean. Galtzada hau, "Puerto del Palo" edo "Col de Pau"-rarte(1.942m) igotzen zan.
Bidea, Osca (Huesca) eta Cesaraugusta (Zaragoza) hirietara zijoan.


Aragon Subordan erreka, beste tontorretatik jario diren uretatik jaiotzen da, Castillo de Atxer eta Bisaurin dekoz guraso. Errekaren hasieran, "Aguas Tuertas" izeneko lautada batek Aguas Torcidas izenetik hartzen dau izena.



Igoera
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa.
Luzera: 14Km
Desnibela: 1.300md+
Irteera lekua: Oza-ko basoa (Hecho-Boca del Infierno)

Oza-ko zubi alboan bidezidor bat topatuko dogu panel baten alboan. Ramiro el monje kanpalekua ezkerrean itxiko dogu eta basotik zehar joango gara.
Udan behintzat, ez dago bidea galtzeko arriskurik. Hasieratik tontorrerarte bidea guztiz begibistakoa da.




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.