Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Clasica Lagos de Covadonga 2010

Pasa den urtean egin gendun legez, aurten be lakuetara joateko animatu gara. Angel, Simona, Bedaru, Beloci da neu joan gara oraingoan. Eguraldi ederra iragarrita egoan, eta gu pozarren, pasa den urteko euriarekin konparaturik, aurten askoz gehiago disfrutatuko gendule bagenekien.

Nahiz eta gehiegi entrenatu ez, Otsailetik Maiatzera 1.600Km inguru egin doguz Angelek eta biok (Beloci matxakasak askoz gitxiau), froga amaitzeko nahikoa dela pensatzen gendun.

Bariku eguerdien Asturiaserutz abiatzen gara, eta Cangas inguruko Posada baten egiten dogu lo, hemen.

Aurtengo frogan, 3000 parte hartzailetik gora batu ginen, eta froga 2452 pertsonek amaitu gendun.

Froga 110Km ingurutakoa da, eta Cangas de Onis etik abiatzen da, hortik, Ribadesella-rarte, gero, kostatik Llaneserarte, eta bertan hasten da martxako lehenengo portua, Torneria-gaina. Nahiko gogorra, km gitxikoa baina %12-ko rampekin. Gero, Robellada gainak jarraitzen deutso, hau errezagoa da eta azkenik, Kobadongako lakuetara igotzen da, 12km inguruko portu oso gogorra.

Mapa:

Profila:

Kobadongako lakuetako profila (gogorra!!)

Lakuetako martxak homenaje bat ein dotzien Reimund Dietzen-eri:

Txirrindulari alemaniarra, profesional izandakoa 1982 eta 1989 urte bitartean. 27 garaipen eskuratu ebazan. Teka taldean ibili zen ia karrera profesional guztian. Dietzel-ek batez ere Espainiako Biran deskatatu eban, 1987.urtean 2.postua, 1988an 3.postua eta 1986.urtean 4.egin bait zuen. Erretiratu eta gero, kirol zuzendari bihurtu zen.



Irteera, aurrean matxakas guztixek, gu dezente atzerau (ixe azkanak) urten ginen...

Ibilbide polita benetan!



Eta berandutxuau Lakuetara igoten!

Izkander gogor
Beloci aldatzari egurre emoten

Eutsi Angel!Neu
Beloci, eskumako eskiñan




Pertsonajik be ikusten zien!!!Ekipo!!!!


Angel fosforito



Zapatu gabaz, lehenengo Cangasetik gure zerbezatxoak hartu eta gure batailatxoak kontatu eta gero, Arriondas-erutz joan ginen, jaia euela esan euskuelako, baina gauza gitxi euen, eta ordu 2etarako bueltan itzuli ginen hostalera.




Domekan aldiz, Sellako jaitsiera egin gendun, erreza eta disfrutatzekoa, oso ondo pasatu gendun.






Errepikatzeko zain! EGURRE!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.