Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Martxa Klasikoa: Kobadongako Lakuak '09

Aspaldixon blog-a eguneratu barik... gehien bat ez delako gauza askorik kontatzeko egon. Klaseak, biharra, familiko asuntuak, neska...buf denbora barik egon naz ezer egiteko... Eskalatzea apur bat alde batera itxi dogu denboraldi bat, azterketa osterako gordeaz, eta mendia ere bai, belauna guztiz sendatuta euki arte behintzat.

Udarako plan ugari daukaguz... Kroaziatik 12 bat egun ibiltzea daukagu buruan Kroazia guztia zeharkatuz, bertan snorkel, bizikleta eta piragua eginez, horrez gain Tour-era joateko gogoak be badaukaguz, asteburu bat, Tourmaleteko etapa ikustera, eta bizikletak be eroango doguz... gainera egun batzuk eskalatzera joan beharko dogu, Quiros, edo horrelako lekuren batera. Beste asteburu baten Infiernos igotzea daukagu buruan, Piriniotako 3.083m-dun mendia. Beraz uda entretenigarria aurkezten da... ea nahi dogun guztia egiten dogun!

Otsailetik bizikletan ibiltzen gabiz, Lagos de Covadonga martxa klasika egiteko asmoz, (eta Bedaruk horrez gain Quebrantahuesos ere) eta azkenean heldu da! Nahiko ondo egin dogu, nik behintzat espero baino askoz hobe, 112km izan dira, oso gogorrak, amaiera Covadongako lakuetan izanik.

Ezinhobe pasatu dogu, espero etorkizunean horrelako beste klasikaren bat egitea...

Martxaren laburpena:

Mapa:
Ikusten denez, Cangas de Onis herrian urtetzen da, hortik, Ribadesella-rarte, gero, kostatik Llaneserarte, eta bertan hasten da martxako lehenengo portua, Torneria-gaina. Nahiko gogorra, km gitxikoa baina %12-ko rampekin. Gero, Robellada gainak jarraitzen deutso, hau errezagoa, baina luzea 12km ingurukoa. Azkenik, Kobadongako lakuetara igotzen da, 12km-ko portu oso gogorra.
Perfilla:
Eta hemen internetetik topau dotezen argazki batzuk...















eta bideo bat!!!

Lagos de Covadonga 2009 - kewego
Lagos de Covadonga 2009
Palabras clave:lagos covadonga 09 marcha

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.