Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
4milakoak

Mont Blanc (4.810 m)

Data: 2020/07/14

Alpeetako erregea bisitatuko dogu gaurkoan. mendi honek ez du aurkezpenik behar Alpeetako tontorrik garaiena bait da. Ia 5000 metrorekin, oxigeno falta ere somatzen da.

Guk aukeratutako ibilbidea Gouter aterpetik doa.

Lehen eguna: Nid d'Aigle- Refugio Goûter, 1.500 md+
Bigarren eguna: Goûter - Tontorra eta beherarte buelta: 1000md+, 2500md-
Zailtasuna: PD
Arriskurik handienak: 
  1. Bolatokia edo Grand Couloir: Korridore bat zeharkatu behar da horizontalean, hemen harriak jausten dira, mendizalea bolo bat bailitzan.
  2. Gouter Arista: II.ko zailtasuna duen trepada luzea baina erreza oituta baldin bazagoz.
  3. Arete des Bosses: Arista oso estetikoa, egoeren arabera arriskutsu egon daitekena. guk oso egoera onean aurkitu dogu.
  4. Luzera eta malda: 2500md negatibo egiteak, alpinismoko bota, eta motxila handiarekin... nekagarria da! :-)

Hona hemen argazki batzuk

Tontorrerako bidean

 

Egun argitzen

Goiz eder eta oso hotza

Mont-Blanc ak goizean egiten daben gerizpea

Tontorra





Gouterrera heltzen






----------------------------------------
































-------------------------------------




















































































































Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.