Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada krokisak

Arrémoulit, piriniotako eskalada eskola

Oraingoan Arrémoulit eskalada eskola aurkezten dotsuet.

OSSAU-ko haranean kokaturik, 2.305m-tara, Arrémoulit-eko aterpetxeak (+33 05 59 05 31 79) mendizale eta eskalatzaile ugari batzen dauz urtero. Aterpetxea gorderik dago ekainetik irailerarte.


Leku eder honetara heltzeko, aukera bi dekoguz, errezena (eta garestiena) Artouste-ko trena hartzea da, eta ondoren, 1h20'-eko ibilalditxo bat egin beharko dogu bertara heltzeko. Beste aukera portalet ingurutik, Caillou de Soques borda albotik doan bidea hartzea da. Lac de Fabrèges-etik 4km-ra (Hegoalderutz), bide baztarrean aurkitzen da etxola hau. Bertatik aterpetxerarte 3h30'-tan helduko gara baina horretarako "Orteig" pasua gainditu beharko dogu (nahiko erreza da eta kateekin babestua dago).


Arriel eta Pallas mendipean kokatuta, Arrémoulit pirinioko granitoan eskalatzeko leku paregabea da, Philippe Gelis, Juan Carles Griso eta Pierre-Jean Pradalier izan dira eskalada bide hauek ekipatu dabezenak. Bide batzuk guztiz ekipaturik dagoz, kirol eskalada egiteko aproposak, 3.gradutik 7b-rarte. Beste bide batzuk aldiz, bilgunearekin soilik dagoz ekipatuta, oinez igon eta top-rope-an egiteko aproposak.

"Toboggan" sektorean seguruak nahiko hurbil dagoz hasiberrientzako pentsatuta. Top rope egiteko bilgunearekin bakarrik ekipatuta dauden tokiak, "Prehistoire" eta "Dalle du refuge" dira. Oso gomendagarriak dira "Barrio de Tango" eta "Forteresse" sektoreetako 4 luzetako bide ekipatuak.

Udaro, aterpetxeko zaindariek, hasiberrientzako eskalada ikastaroak antolatzen dabez.

Horrez gain, tontorrez disfrutatzeko aukera ematen dau leku honek, Arriel, Pallas edo Balaitus mendi ezagun eta ederrak bertatik igon ahal direlako.

Hemen joatzuez eskalada krokisak:

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.