Luzera: 9,5 Km
Desnibela: 1.480 md+
Data: 2016/07/03
Zailtasuna: Harriz beteriko ibilbide glaziarra. Kontu haundiz zeharkatu behar da glaziarreko beheko zatia, arriskutsua izan daiteke (ondo informatu!). Horrez gain, aurrerago, glaziarreko ezker aldean dagoen korridore itxurako zati batetik joan behar da (40º) egoeraren arabera arrakalengaitik txarto egon daiteke, kontu haundiz ibili. Ibilbide hau neguan edo denboraldi hasieran bakarrik egin daiteke.
Irteera puntua: Les Contamines - Montjoie (Cugnon auzoa).
Alternatiba: Ibilbide normala, zubitik joatea da (gomendagarria). Gure kasuan, neguan apurtu zan, beraz glaziarretik joan behar izan gara (arriskutsuagoa).
Track: hemen
Hasieran, Tré-la-tête aterpera joango gara ibilbide polit batetik, baina hemendik aurrera, glaziarra zeharkatuz, Conscrits-era abiatuko gara.
Glaziarretik goazela, tentuz ibiltzeko zati bi eukiko doguz, bata, glaziarreko beheko zatia, bestea aldiz, glaziarreko ezkerreko aldera pasatzerakoan topatuko dogun korridore itxurako resalte txiki bat. Hau, berez, neguko ibilbidea da, baina udakoa zubi batetik pasatzen da, eta hau apurtuta dagoenez, ez daukagu beste aukerarik.
Gorriz adierazita dagoz Tré-la-Tête eta Conscrits aterpeak, berdez aldiz, kontu handiz zeharkatu behar diren pasu biak |
Bidean |
Tré la Tête aterpea |
Tré la Tête aterpea |
Glaziarreko beheko zatia, kontuz ibiltzeko zatia. Gure kasuan, alboetako bobeda bietatik izotza etengabe putzuetara jausten zan... uff! |
Glaziar bazterreko korridoretxoa, batzuetan, arrakalengaitik, ez da egoera onetan egoten. |
Conscrits aterpea |
Eta bihar Domes de Miage-ra!! egurre!!
0 Iruzkinak