Ibilbide errez eta jator bat aurkezten deutsuet oraingoan, Mt.Blanc mendilerroa distantziatik ikusteko leku aproposa. Balkoi ederra benetan, Aiguilles Rouges inguruan, guztiz gomendagarria!
Luzera: 10Km
Desnibela: 850md+
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa (eskilara batzuk dagoz igoera erdian).
Irteera: Tré-le-Champ
Track: hemen
Tour orratzetik jaitsi eta gero, hankak luzetzeko ibilbide lasai bat egitekotan giñen, eta hara! zer hobe Chéserys lakuak bisitatzea baino. Ibilbide polita benetan, lasai eta ederra.
Bouquetin bat |
Lotsabakue |
Leku ederra dira Aiguilles Rouges eskaladarako. Luze ugariko bide errez eta ekipatu pilloa dago. |
Gure Mt.Blanc deike ete dago ala? |
Mt Blanc lakuan |
Laister arte lagunok!!
0 Iruzkinak