Gaurkoan Cadí-Moixeró parketik doan ruta itzel bat proposatzen deutsuet, 5 izarrekoa. Pedraforca mendi ezagunari buelta osoa ematen deutso. Benetan pena merezi daben ibilbide bat da, guri asko guste jaku.
Irteera puntua: Gosól herriko plaza.
Luzera: 17.35 Km
Desnibela: 647m d+
Iraupena: Guk 4h tardatu genduzen, baina gidaliburuek 6h inguru markatzen dabe.
Zailtasuna: Zailtasun bakoa, baina luzea.
Materiala: Trail-eko zapatillekin nahikoa.
Ibilbidea jarraitzea erreza da, PR marka hori eta zuriak jarraitu beharko doguz, baina ez konfunditu besteekin eta 127koak jarraitu.
Bidean ikusitako orein bat |
Haran ikeragarriak eta Pedraforca haundia
0 Iruzkinak