Oingo asteburuen menditxik korrika eiten ibili gara Nafarroko parajietatik. Piriniotara joateko izen gara izotz eskalada egiten baina egueldiek (batezbe haize bolada gogorrek) gure plana eragotzi ein doskue. Beraz Baztan aldera jo dogu zehozer eiteko asmoz.
Bertizeko Jaurerria leku ederra da, bertan markatutako hainbat bide dagoz, desnibel gitxikoak eta korrika eiteko paregabeak. Gainera, bertan BTT zentru bat dago.Hemen joatzuez markatuta dauzen bideak:
Guk, bide urdiña ein dogu, Irretarazu bidea, 11km ditu eta 236m-ko desnibel positiboa. Bidea gehienbat basoko sendero estuetatik doa, azken zatian, bide berdearekin elkartzen danerarte. Azken hau pista zabal bat da.
Hemen doakizue interneten topau doten track bat:
- Aizkolegi (22km)
- Iturburua (6km)
- Aizkolegi plazazelai (2.5Km)
- Irretarazu (11Km)
- Plazazelai (16Km)
- Suspiro (9km)
- Erreparatzea (1.5Km)
Hurrengo egunean Iruñako Rocopolis-era gerturatu gara, zehozer eskaletako intentziñoakaz, eta ederto egon da esperientzixe! Rokodromo oso haundie da (eta garestie) eta oso instalaziño onak dekoz (abentura parkea, bulder haundie, kirol eskaladako bia pilloa, slack-line...)
0 Iruzkinak