Bideak 3 luze dekoz parabolt eta kimikoekin ederto babestuak.
L1: Lehenengo luzea diedro batetik doa, pasu arraro bat deko erditik edo (nik erdi-babaresan ein dot), berez IV+ eko zailtasuna dauka, baina arraroa da. Halere ondo urteten da.
L2: Luze oso erreza eta nahiko motza, txapa bi bakarrik dekoz baina oso erreza da, III edo. Autobabesteko oso errez dago. Bilgunetik ezkerretara urtetzen da diagonalean arbusto-arbola baten albotik gero gora tiretzeko (hasieran, bilguneko irteera ez da errez ikusten).
L3: Luzerik politena, babaresa horizontal oso eder batetik urteten da (biako pasurik politena). Ez da zaila, baina patioa dauka. Gero tximini batetan sartzen gara gorantza tiretzeko, tximini honek beste IV+ eko pasu bat dauka. Babaresa soilik egitearren bideak merezi dau.
0 Iruzkinak