Gaurkoan Arantzazura hurbildu naz Buitreaitz mendia eskiekin igoteko. Azaroaren 16a da eta goizegi Euskal Herriko txoko honeetan eskiatzeko...baina nok daki! baliteke egoera onetan egotea.
Buitreaitz Aloñako mendizerrako tontorrik garaiena da 1.321m-rekin. Igotzeko, Arantzazura heldu baino apur bet ariñago kotxea itxi behar da ermita txiki baten alboan. Bertako pistatik hasiko gara laister ezkerretarantza joateko.
Aurrerago, Urbiara doan pistarekin bat egiten dogu, baina Aitzarrate leporantza joan beharko dogu (1.206m), Kasotxo-ko jauzia igonez, laster, Buitreaitz tontorrera helduko gara. (1h30')
0 Iruzkinak