Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Piriniotatik trabesia Espot - Benasque

Abuztuan Goio eta biok batu giñen Piriniotatik trabesiatxo bat egiteko asmoz, eta abentura ikaragarria bizi gendun.
Bilbon batu giñen Lleidara joateko asmoz, eta planak ez ziren nahi gendun moduan irten. Hasteko autobus barik geratu giñen, eta hurrengo goizean trenez joan giñen. Gaba hori, lagun batzuen etxe baten pasatu gendun, etxea bai, (agarrate) okupatua! eta bertan egon giñen, beste 8 okupekin. Egia esan oso gustora egon giñen, eta kriston barreak bota genduzen. Lleidara heltzean autobusez Espot herrira joan giñen.

Eta Espot herritik, Aiguestortes-etik barna, Estanny St. Maurici ra joan giñen, bertan gaba pasatu gendularik. Ez giñen otu bertan kartel bat euela, kanpiñak galazota zeudela esaten zuena, gaba bait zen.

Gaba hori, Gamo artean igaro gendun. ikaragarriak, 25 bat gamo egon ziren, euren kume eta lagunekin....ikaragarria!!!

Gamoei, ezin argazki dezenterik atara, ez bait euen ixe argirik...


Baina, gamo baten itxura ezagutzeko, begitu hurrengo argazkia.



Hurrengo egunean, Amitgeserutz tiretu gendun, Colomers, eta Restancararte, GR bidea jarraituz.
Ruta hurrengoa zen:


Luzera: 20,82 Km
Garaiera min: 1.918 m, max: 2.599 m
Desnibela igoten: 1.410 m, jaisten: 1.338m



Hemen, Amitgeseko bidean:

Lac Obago edo holakon bat uste dot, ez nago seguru, jada ahaztua bait daukat...

Eta Colomers-erarte! tiradatxua eh? hemen, zehozer jan, apurtxo bat deskantsatu, eta Restancarutz goaz.

Bizi poza zer dan ez dakienentzako, argazki hau atera gendun.

Restanca refugioa, hemen igaro gendun gure 2.gaba.

Restancatik, Viellarutz, ibilbide gogorra, baina ederra, Pirineo guztiak moduan, lagotxunbat ikusi gendun...


Eta Vielha-ko baso baten igaro gendun gaba, arratsalde hori, horniketak erosten galdu gendun...eta Vielha herrira joan giñen autostopez, janaria erostera.
*ikusten dena su txikia da, kontrolatua, dena garbitu gendun, eta gas gitxi euki gendulako egin gendun.

Hau argazkixe Goiori dediketa, berak baki zeaitxik!


Hurrengo egunean, Tuc de Moillereserutz zuzendu giñen, edarra aldatza!! buffffff baina ibilbide paregabea.

Ruta Vielha-Tuc Moileres:


Tuc de Moillereseko azken trepadatxoa, erreza, nahiz ta motxila handiekin apurtxo bat zailago egin, errez igarotzen da.

Moillereseko lepotik hurrengoa ikusten zan.


Eta hori da Tuc-a! (nahiz ta orain ez egon guztiz zihur...jaja)

Tontorra!!! bidaiako lehenengo 3millakoa!
Tuc de Moilleres

Pirinioko erregeari, bistak ezinhobeak


Eta gaba hori, Plan de Aigualluts ingurutik pasatzen dogu, bihar Aneto egiteko esperantzekin.
Anetorutz


Hainbat biderrez pase jakun legez, hemen be bidetik urten eta apurtxo bat desorientatzen gara, eta marroi txiki baten sartzen gara, erreka baten albotik, trepadatxoak egiten....eta paso konplikatuak egin eta gero...azken pausua....eta....PLOF!!! kanpin denda, uretara!!!

KAKA!!!! bueno, ahal izan dogun moduan, errekatik atara, eta sikatzen isten dogu, eta erropa garbitzeko aprobetxatzen dogu, beraz, laburbilduz goiz guztia galduta.



Arratsaldez atakatzen dogu Aneto, eguraldi aldaketa euen iragarrita, eta 400m desnibeleko altuera falta jakunean, hodei ikaragarri batzuk agertzen hasten dira....bufffff dudak, zer einbiu? benga, Renclusarutz goaz... beste 3h hararte...
azkenean eguraldi ona, baina bueno, dudatan ezin lei ibili... gainera prebisiño danak eta ordutegixe kontran eukite...
Renclusara heltzean, motxilak kanpoan itxi eta barrura goaz, aspalditik lehengo afari dezentea jaten. Dutxa bat eta dana hartzen dogu...bufff q pijoooos!! jajaja Refugioan gende pilloa ezagutzen dogu...primerako giroa!!
Afaldu eta gero, motxiletara goaz, eta....eiñ??nun dauz?? eztauz??? zer da basura hau? lurrean dagoena?? ASTO BI, GURE BASURA BOLTSA JATEN!!! ETA BIMBO-A BEBAI!PLASTIKO TA GUZTI!!!

Hurrengo egunean, berandu jaikitzen gara, nekatuta geunden, eta beno azkenak irtetzen gara anetorutz, bakar bakarrik.

Ruta:


Gure asmoa goi-"portillon"-etik joatea zen, baina berau pasatu eta Maladetas-eratz nahi gabe jotzen dogu, berriro denbora galtzen...kaka...
Beno, bide egokia hartu eta gero, ondo goaz...ritmo onean...gure 20tapiku kiloko motxiloiak, ya ez dabe lehengo egunetan beste pisatzen...

Glaziarretik






Coronasetik hurbil...



Coronasen gure sherpa-motxilak itxi eta gorantz goaz... Mahomako pasu famosora heldu arte. Paso erreza da, giro apur bat badau ere, errez pasatzen da...


TONTORRA!!!
Pirineotako lekurik garaiena!!! Zelako poza!!!
Aneto (3.404m)






Coronaserutz goaz, berandu da eta

Coronasetik beste alderantz tiretzen dogu, bajada erreza nahiz eta motxilekin jaisteak torpe egiten gaituen...

Berandago, deskantso bat hartzen dogu...eta...liau eiten gara, bista paregabeak...oso gustora gagoz eta bertan lo eitea pentsatzen dogu.

Hurrengo egunean berutz tiretzen dogu, eta berriro ere, bidetik irtetzen gara, eta nahi barik nebero honetan sartzen gara, susto txiki bat euki dogularik.



Susto baten bakarrik geratzen da gauzie, pioletak erabilite danak ondo urteten deu...eskerrak!

Beranduago baso eder batetan sartzen gara...

Talde ezinhobea!!!

Txarri usaña be nozenoz ganetik kendu biko da...
Txiste gitxi argazki honegaz ehhhhh jajaj

Zapatillie ederto geratu zan, km-ak behintzet badekoz
Sari bat behar gendun! ospatzeko!!!

Eta etxera bueltan!!!
Ala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Google earth-en eiozuen bidien krokise pliiiissss?????

    ErantzunEzabatu
  2. Buf!!! nik be eztakit nundik ibili giñin, baina echale q...

    Estanny St Maurici-Amitges-Colomers-Restanca-Vielha-Tuc Moilleres- Plan Iagualluts-Aneto-Renclusa-Aneto-coronas-Benasque

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.