
Pista errezak topatu leikez, eta desnibel bakoak, disfrutatzekoak.
Laster batean heltzen gara "Rallon" aldera. Bistak gozatzekoak dira, bakeroen pelikuletatik ataratakoak dirudite.
Nohiz behinka illargi itxurako geografia ikusi leike, benetan gozatzekoa, nahiz eta bizikletan ibiltzeko konplikatuagoa izan.
Pista garrantzitsuenetatik irtenaz gero, garrantzitsua da mapa dezente bat eramatea.
Barde zuriak alde batera itxiaz batera Eguaras bedadotik eta Risco aldera jo daiteke, bistak gitxinaka aldatzen direla ikusiaz, lehuna gero eta gitxiago nabaritzen da, aldatz txikiek euren lekua hartzen dutelarik.
Aldatza igon, eta aparteko bistak ikusi daitezke.
Bada ordua etxera joateko, Landazuria inguruan alokatu dogu etxetxo bat, desertu erdian. Leku trankilla, eta benetan ederra.
Orain, ilunabarraz disfrutatzea geratzen da, zerbezatxo hotz bategaz, eta desertuaren azken orduko freskurak ematen duen gozamena disfrutatuz.
0 Iruzkinak