Ibilbide polit bat egin dogu gaurkoan. Ertz polit eta estu batetik Canal Roya, Peña Blanca, Cuyalaret... mendiak lotuko doguz eta gero Formigalera pasatuko gara. Ekintza nahiko ezohikoa izan arren (Hegoaldeko jaitsierari buruz, ez dogu erreferentzi bat bera bez topau), oso polit eta interesgarria da.
Eski jaitsiera nahiko genduken bezain luzea izan ez dan arren, mendia gustoko daben horientzat ibilbide zihetz gomendagarria da. Aneou -ko harana itzela da, Midi d'Ossauko bistak... eta batezbe ertza oso polita dalako.
Pic Canaourouge - Peña Blanca ertza (2.280m) |
Peña Blanca (2.345m) -ko Hego aurpegia, hau da estaziño biak telesilla bidez batzekotan apurtuko dana |
Peña Blanca bertatik Hegoalderantz eskiatzen jaitsi dogu, ondoren ertz azpitik jarraitzeko. Jaitsiera polita dauka, tentetxoa, baina nahiko laburra. Ondoren ertz azpitik goaz Ibon del Puerto-rarte, bertatik kotxera jaistea bakarrik geratzen da.
Luzera: 13Km
Mendi zailtasuna: F+ ertzean, beste guztiak ez dauka zailtasunik.
Eski zailtasuna: S3 Peña Blanca -ko hegoaldera.
Malda: 800md+
Materiala: Kranpoiak, pioleta eta mendi-eskiko ohiko materiala.
Track: Hemen
Formigal estazioko Portalet aparkalekutik urteten gara eta Bacarizal troka zeharkatu ostean Aneou-ko haranera iristen gara. Gero Canal Roya tontorreko igoera normala egingo dogu.
Aneou -ko zirkuan, Pico de Canal Roya-rantz |
Formigalerantza eskiatzen |
Ibilbidea |
Eta hau da dana, ikeragarri paseu dogu, hurrengoaren zai geratuko gara...eta ordurarte...
EGURRE!!
0 Iruzkinak