Goi mendia alde batera itxiko dogu aurtengoz. Aurtengo beroaldia dala eta, glaziarretan barna ez dogu ibili gure.
Beraz, mendi jator bat egitera animatu gara, Mont Buet. 3.096m daukazen arren, ez da mendi gatxa, ibiltzea besterik ez. Tontor-etik dekozen bistak paregabeak dira, Mt.Blanc mendikate guztia ikusten da. Aig. du Tour, Chardonet, Verte, Jorasses, Drus, Tacul, Maudit... eta Alpeetako erregina, Mt-Blanc. Dan danak gure aurrean dagoz. Balkoi ederra da.
Desnibela: 1.740md+
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa.
Track: Hemen
Hemen joatzuez argazki batzuk. Ez dakit panoramika ondo egin badot...zuek esan!
0 Iruzkinak