Mt.Blanc massif - Mer de Glace

Bidaiatu, zertarako?
Batzuk, lekuz aldatzeko bidaiatzen dala diñoe. Egunerokotasuna aspergarria bait da.
Ez da egia.
Ideiaz aldatzeko bidaiatzen da. Aberasteko. Egunerokotasuna aspergarria dalako.


Gaurko txangoa Chamonix herrian hasten dogu, egun triste baina polit bategaz. Laiñoek xarma emoten deutse paisaiari.
Guk egin beharko deutsague barre laiñoei ba!

Frantziko glaziarrik luzeenari egingo deutsagu kuku. Ez da gitxi. Bertatik Dru eta Jorasseak ikusiko doguz eta adurre darigula egongo gara egun guztian zehar... tontor honeek burutik kendu eziñik.

Hemen joatzuez argazki batzuk.




Luzera: 12Km
Desnibela: 1000md+
Zailtasuna: Zailtasun gabekoa


Zer deritzozu?

Argitaratu iruzkina

0 Iruzkinak