Batzuk
oporretan ibili diren artean (ondo merezidute, dana esan behar da) beste batzuk
herrie zaintzen geratu behar izen gara. Holan ba, zapatuen Gatibun kontzertue
ikus ta gero, Sugandiletako BTT expediziñoa ein gendun Garateak eta biok.
Atzo juerga apur bet bota gendulez, eguerdiko 12ek inguruen urten giñen Mungitik. Ya ordureko eguzkiek berotzen eban, asike “como dios manda” urten giñen bizikletan: mallot eta kulote laburrekaz!
Laurorako
bidea trankil in gendun, gure baño bide gehiau hartute, baia gero Laurotik
Artebakarrararteko bidea ondo disfruta gendun, oso bista zabal eta politekaz,
aeroportuko abioiek be ikusten zirelarik aireratzen.
Artebakarratik
Larrabetzurako bidean buztin asko aurkitu gendun, 2km inguru oinez eta txarkoak
albotik pasaten egin behar izanez. Bajada labur baña polit bat eta gero Morga
erdire bajetu giñen, eta bidetik igon gendun gorarte. Esaten egon giñen, ruta
bat polite izateko, gure aburuz mota guztietako paisaiak eta pistak euki behar
ebazala. Eta ruta honek bazeukozen: pista zabalak, aldatz gogorrak, pista
iztuek zuhaitzez inguratute, bajada ariñak… Bajada tekniko bat baño ejakon
falta ruteari 10 bat lortzeko.
Denbora
zan ya musika entzuten gendula, ta Bizkargi Egune zala jakinda, hararte joatea
bururatu jakun. Aldatza oso, oso, oso gogorra zan, ta ezin izen gendun
bizikletatik jaitsi barik igon (hurrengo baten Zornotzatik probe behar dogu!).
Han, jai giro itzelean, txozna pare bat, eszenarioa kontzertuekaz eta roskilla
postue medio, abituallamientue ein gendun. Ya ezan bokatarik geratzen
txoznetan, asike dozena bat roskilla hartu genduzen tripa beteteko, Conquis-eko
Armadagaz berbetan gendun artean.
Ya
bueltan goazela, Xabik eskumako zapatilan kalea mogidute zeukola konturatu zan,
ta bizikletan igon eban kolonbianu batek itzi eutsozan giltzak kalako buztiñe
kendu ta kalea ondo jartzeko. Hortik aurrera, lehen igondakoa jaitsi, ta aurretik
faltan botaten gendun bajada teknikoagaz topau giñen. Fisikamente be oso
exigentea, baia polit-polita!!
Bidera
bajetu giñen, ta erabaki gendun hortik etxera bidez itea, ta atsaldeko 5ak
ziren eta lehertute egon giñelako. Oso ruta rekomendagarria, eta dudarik barik
errepikatuteko modukoa!!!
0 Iruzkinak