Pirineotara eskapada bat egingo dogu gaurkoan, hurrengo egunean Garmo Negro (3.051m) igoteko esperantzarekin joan gara, eta gaur denbora soberan daukagu. Beraz, Tena haranean gauzelez, goizean VÃa Ferrata bat egin dogu, Biescas-eko Sta. Elena ferrata hain zuzen. Arratsaldean aldiz, eskalada bide errez bat saiatzera goaz Escarrilla herritik gertu.
Gaur, pixkanaka ikasten joateko, bidea erdi-ekipaturik egongo bazan moduan egingo dogu iltzeak saltatuz. Berez, ez da bide egokiegia katxarreatzen hasteko, leku batzuetan fisuak eta friend-ak ondo sartzen diren arren, horma oso plakeroa da eta ezin da bide guztia estilo klasikoan egin.
Oharra: Bigarren bileratik lehenengora komunikaziño eskasa dau...ezta bape entzuten
0 Iruzkinak