Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Karrerak korrika

XVI. Gernikako Duatloi Internazionala

Gernikako duatloia -n parte hartzea tokatu da oraingoan. Aritz eta biok joan gara. Gure lehenengo duatloia da eta nahiko urduri egon gara, gehienbat oso maila altua dagoelako eta nahiz eta entrenatu izan, nahikoa ez dela izan uste nebalako.

Nibel itzela egon da, nesken artean Virginia Berasategi eta Inma Pereiro internazionalak parte hartu dabe eta mutillen artean Rob Woestenborghs Belgiarra (2008ko munduko txapelduna eta 2010eko munduko bigarrena), Sergey Yakovlev Errusiarra (2010eko Europako txapelduna), eta Victor del Corral (2009ko Espainiako txapelduna izan dira beste partze hartzaile askoren artean.

Ibilbideari buruz, 5,2Km-26Km-2,5Km koa izan da Sprint modalitateko duatloi hau.

Lasterketa, Yakovlev eta Virginiak irabazi dabe. Zorionak!!!

Hasteko korrika-ko ibilbidean zirkuitu bateri buelta bi emon behar jakoz herritik zehar. Oso arin hasten da, abiadura itzelean, eta hasiberrien hutsa egin dot. Lehenengo buelta ikaragarri arin egin eta gero, bigarren bueltarako indar barik geratu naz.
Lehenengo zati hau 21'51'' egin dodala dio klasifikazioak, hau da 4'09'' egin dodala, baina nire erlojuak 4'05''-ean egin dodala diño, jaja

Trantsizioa egin eta gero, (nahiko ondo lehenengoa izateko) bizikletan 26Km-ko ibilbidea dator, Gernikako erdialdetik urten eta Laida hondartzara heldu arte (eta buelta). Berriro ere, hasiberria nazela igartzen da, ibilbidearen %90-a bakarrik egin dotelako talde egokirik ez aurkitzearren, baina bizikletan defenditu egin naz.
Bertan 30Km/h batezbestekoa atara dot. (Klasifikazioen arabera, nire kuenta-km-ak beste zozer dio (ia 31km/h), baliteke boxeen denborarengaitik)

Amaitzeko, hasierako ibilbideari buelta bat korrika egitea besterik ez da geratzen, bueltaz oso pasatuta, eziñien, indarrak guztiz amaituta.
Zati hau, oso astiro 12'25''tan egin dot, hau da 4'58''-an, gustiz fundiduta.

Generalean 212garren geratu naz, 300 partaideren artetik.
Beraz, laburtzeko, proba oso gogorra dala esan daiteke, nibel handikoa, baina ikaragarri polita, adrenalina momentu guztietan hortxe daukazula igartzen bait da.

Datorren urtean errepikatzeko asmoak daukadaz, dudarik bez!





Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.