Zertarako areriorik nire lagunak daukadaz eta!
Egia esan...eurak galtzen dabe, ze trabesia honetan bizitakoak ez dauka hitzik, bueno bai, bat eta bakarra... ITZELA!!!
Bariku atsalde eta Zapatu goizean plan barik nengoenez, zer hobe mendiko txango bat egitea baino?
Ideia, Zornotza bertan hastea zen, Belatxikieta - Mugarra - Untxillaitz - Anboto egitea zen, eta azkenean, denbora faltarengaitik eta Akiles tendoian molestia bat euki dotelako ezin izan dot guztia egin.
Hasi eta jarraian, nahiz eta konsziente izen...lehenengo "problematxoa" agertzen da... arratsaldeko 5ak laurden gitxiagotan urteten dot etxetik, eta 6etan gaba eiten dau...bueno, gabaz einbiko da!
Errez dago orientatzeko, eta problema barik heltzen naz Mugarrako landetara. (eta nahiz eta galdu izen motxilan dana neukan, saku lodia, kanpin denda, hornilloa...) beraz...agur preokupaziñoak!
Trabesiako lelengo tontorra! Belatxikieta!
Millaka izar ikusi dodaz gauean!! gaba itzela izen da!!
Egunsenti ederra ikusten dot Mugarrako landetan...gozada bat!
Goizean dator trabesiako bigarren tontorra, Mugarra
Gero Mañariarutz tiretzen dot, eta Untxillaitz igotzen dot, problema handi barik, nahiz eta kriston igoera izan, pazientzia apur batekin, dena da posible.
Trabesiako hirugarren tontorra: Untxillaitz!
Eta amaitzeko, Untxillaitz-etik Atxartera jaitsi, eta durangorutz, autobusa hartzen, 4ak aldera heltzen naz etxera problema barik
0 Iruzkinak