Zapatu goizean planik barik egon naz eta, zer hobe Gorbeara joatea baino? Egunak lainotua urten deu, eta ez eban emoten hain polita izango zenik, baina Arrabako landen parean lainoak azpian isten dotez, eta gehiago disfrutatzen hasten naz. Ruta erdi korrika egiten dot, Pagomakurretik gurutzera eta jaitsi, 1h39'-tan eiten dot (1h igoera 39' jaitsiera), hori bai, prisak alde batera itxi eta argazkiak ataratzen dotez, bistetaz asko gozatuz
Arrabako landak
Egiriñao ingurutik, udazken ederra
Aurrerago, aldatzean sartuta, baina atzera begiratzeari ezin neutson itxi
Tontorrean, bista paregabeak
0 Iruzkinak