Gure esperantza 8.15 etako irteera egitea zan, (4 irteera dagoz, 15min-ro, 8etatik 9etara) baina berandu ein jakunez (betiko moduen) ba 9etan urten gendun, eta klaro, martxako matxakas guztixekaz urten gendun.
Angel, Ibai (Beloci), ni eta mungiako jubenillek elkartu giñen froga egiteko, anbiente ona!

Ekipo!

Eta holako baten...aurrekoek frenauben....afilador....bumba! lurrera....eskerrak astiro gindoazela...eneban miñik hartun, eta bizikleta ere nahiko ondo...
Beno, gora altzau eta egurre emoten berriro!

Angel tiro baten moduan ebillen, oso ondo igotzen dau, Morga plater haundian igon eban eta sufridu barik!!! Ze haundia!!!
Ni aldiz... bizikletagaz bakotxa bere lekuen beti ipintzen denez... Gerekiz igotzen(80km) hankak puzten hasi jatezan, botijoak ziruditen! Ikusten neban piskanaka noz edo noz "petau" eingo nebala, ez nekien noiz, baina banekien helduko zala. Morgan ya...miseria txupatzen igon neban, baina, beno igon neban behintzat! oso nekatuta!! eskerrak beloci-gregario jauna alboan euela momentu oro ni animatzen!!!! ESKERRIKASKO GREGORIO! Gero jaitsiera luze bat eta llanoa geratzen jakun (eskerrak) eta Beloci tiretzen ipini zan eta nahiko arin joan ginen... (ke pasada, beloci bai dauela sasoien, emoten dau mutante bat dala!! forza beloci! baina repetxillo guztietan...buffff betiko sufrimentua!
Eta azkenean heldu ginen helmugara, zelako poza!!!
27ko batezbestekoa egin gendun, ez oso ondo, baina nahikoa fetxa honetarako.
Beno, froga amaitu neban behintzat...ez espero bezain ondo, baina bueno, hurrengorako janaria gehiago zaindu behar dot, eta baita ere aurreko egunetako loa, barikuko juerga txikitxoa...zapatu gabeko kontzertua... Zigarrotxoak...kuba-libreak...mmm horrek ez al dau positibo emoten??
Helmugan, pozarren!





0 Iruzkinak