Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Atxarte | Maria + Tximinia (V+, 130m) | Labargorri

Gaurkoan Atxartera hurbilduko gara bide mitiko bat egitera, Maria eta Tximenea bideak hain zuzen be. Raulegaz noa, berarekin gauza bi zihurtatuta dagoz: Arrakasta eta ondo pasatzea!! Eskalatzaile bikaina da gure Raul, eskarmentu handikoa. Eta pertsona hobea, barre eta giro ona bermatuta dekoguz. 

Bide bi dira, baina bata bestean atzetik doa. Baina problema bat daukagu... igoten goazela beste alboko bide batetik sartu gara... uste dot birritan urten garela bidetik. Baina bueno, zati honek errezak izen direz eta asko disfrutatu dogu.


1. Luzea (IV+): Eusteleku ugari, onak eta ondo txapatuta. Erreza eta bertikala, zati oso polita.
2. Luzea (V): Ezkerretara trabesia polit bat egin behar dogu, erreza hasieran, eta pasu fin bat gero. Hemendik gorantza goaz eta bidetik urtetzen gara. Bilgunea egin beharrekoa baino eskumarago egiten dogu. Halan eta be gradu antzerakoa izan da, polita.
3. Luzea (IV+): Luzerik motzena, ez da oso polita izan. Behar ez zan billeran gauzelez, ba txarto jarraitzen dogu... bikote disaster!! Baina 4. Luzeko bilgune aproposera heltzen gara.
4. Luzea (V+): Bideko gakoa hemen dago, luze gogortxue, antxiñeko V+ bat da... jeje oso wapoa!! Hasieran trabesia oso polit eta errez batetik urteten zara eskumatarantza, gero tximinian sartzeko. Tximiniaren hasieran pasurik gatxena dago, eta hortik aurrera errezten dan arren, bere saltsie mantentzen dau, %100 ATXARTE!!











Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.