Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt.Blanc massif - Aiguille du Tour (3.540m)

Luzera: 10Km
Desnibela: 980md+ / 2.234md-
Zailtasuna: Ibilbide glaziarra. Glaziarren ohiko arriskuak (ondo informatu egoerari buruz).
                    Horrez gain, edur gitxi badago, Tour-eko lepora heltzeko trepada errez bat  (II) dago. Gainera, rimayatik aurrera, 100m-ko beste trepada bat dauka (II-II+).
Materiala: Glaziarreko ohiko materiala.
Data: 2016ko ekainak 27.
Hurbilketa: Hemen
Track: Hemen

...
Ez etsi baina arren egizu amets, oraino
Bizirik zaudela munduan 
Argazki zaharrak atera kutxatik, goizero
Irri batez begiraiezu, laztana
...

Pasa dan urtekoak atzean itxita (gogoratu eizue erreportai honetan) egoera hobeak topatuko doguzalakoan ekingo deutsagu gaurkoan Tour orratzari, 

Eta zelako gozatua euki dogun gainera!! Mendi guztiz desberdina topatu dogu oraingoan! Glaziar jatorra, atsegina eta gozoa! Tour-eko lepora heltzeko trepada gabe, edurrez dago. Rimaya txikia, pasatzeko erreza... eta azken zatian II. mailako igoera entretenigarri bat (apur bat enbarkatu garen arren). Zelan aldatzen diren mendiak gure Alpeetan! Harritzekoa benetan!

Esandakoa, kriston eguna suertatu jaku, ibilbide oso polit bat egin dogu, Alpinismo (errezeko) egun ikaragarri bat, Gozatu ederra hartu dogu!!


Albert Ier aterpetik urteten gara goizeko 4-5ak aldera.
Goruntz ekiten deutsagu, egunsenti itzelaz disfrutatzen
Glaziarra polit polit dago, jatorra, pasa dan urteko irailean topatu ez genduna, bista eta giro itzela daukagu.

Ez banaz erratzen... Aig Rouges? Ez dakit.

Eta hau Buet bada, pasa dan urtean kuku bat eintzagun.

Paregabea

Egurre ba!


Couloir honeri be kuku bat eiten dotsegu, ez dago guretzat, resalte hori ez jaku larregi gustatzen... beraz bide normaletik joango gara

Egurre ba

Col superieur du Tour -eko norantzan goaz, pasa dan urtean topeu gendunagaz ez deko zerikusirik, aurten paseo bat da. Edurrez beteta dago eta.

Plateau du Trient-era heltzen gara, zelako txoko ederra, rimaya zelan ete dagon galdetzen gara, baina eskerrak oso egoera onetan dago.


Trepadatxoan, nahi barik,  bidetik apur bat urteten gara eta beharrezkoa baino pasu gatxagoren bat egiten dogu, halan ta be beste munduko ezer (II+), adi egon beharko gara nondik jaisten dan jakiteko.




Tontorra!!! Pasa dan urteko arantza kendu dogu behintzat! Eta txokoa paregabea da, eder ederra!!!!

Bista apartak

Eta jaisteko bide aproposa topatzera!





Ohar bat...
Zoom-a erabiliz.... beira!! Bueteko kornisatxoak... ufffa!!!
Eta hau izan da dana!! ze ondo pasatu dogun, laister arte lagunok!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Hori itxura hori!
    Datorren bisitarako badakigu nora joan behar garen! Besarkada bat Xabi ta Leireren partez!

    ErantzunEzabatu
  2. Eskerrik asko Xabi!! Zuentzako paseo bat da hori, baina bista politak ditu, Alpeetan, edonon!

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.