Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Maladeta (3.308m) | Renclusa-tik | Mendiko eskia



Pirinioetako jaitsiera politenetako bat, denboraldi bukaerako klasika bat.

Zailtasuna: S2 eskiatzeko zatia. PD/45º (Rimayako korridorean). S4 Korridorea eskiatu nahi bada.
Luzera: 12Km
Desnibela: 1.350 md+
Irteera lekua: Besurta, Renclusa.
Aterpea: Posiblea Renclusa Aterpetxean.
Oharrak: Rimaya-ko korridorea 45º inguruko tubo bat da, baldintzen arabera errezago edo zailago izan daitekeena.


ZELAN HELDU
Benasque herritik, Benasque-ko Hospitalera doan bidea hartu, eta ahal izanez gero Besurta-ra heldu. Guk bertan itxi doguz furgoak, bidea edur gabe egon dalako (2016/05/17).

EDURRAREN EGOERA
Gauez dexente izoztu dau, eta beraz igoera guztia kutxillakaz egin dogu, oso gogorra egoan. Aipagarria da oso goiz hasi garela igotzen.
Rimaya-ko korridorean edur ezinhobea daukagu, oinatz onagaz.
Eskiatzen jaisteko, gaurkoan nahiz eta edur ona euki, atzoko Estaragnekoa baino zehozer gatxagoa izan da (ezinezkoa da hura baino hobea izatea), baina halan ta be... oso oso ona!!



IGOERA
Renclusatik zuzen gorantza joan behar da. Ez dauka galtzeko arristurik. Behin goiko portillon-eko alturara heltzen garenean, Rimaya-ko korridorea ikusiko dogu (PD/45º). Eskiak behean itxi, eta gorantza, egurre! Korridoretik urtetean, ezkerretara joan behar gara bide errez batetik.



JAITSIERA
Rimaya-ko korridorea jaitsi bezain pronto, eskiak ipiñi eta zuzen joango gara malda ederretatik zehar. Jaitsiera oso zuzena da, eta eder ederra!!





Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.