Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Pic dEstaragne (3.012m) | Plan dEstaragne-tik | Mendiko eskia


Estaragne tontorra denboraldi bukaeran eskiekin egiteko tontor klasiko bat da, ekain erdirarte be edurra gordetzen dau. Ibilbide oso zuzena da, jaitsiera guztiz azkarra eta oso tentea.

Zailtasuna: S3. Egoera txarretan topatuz gero, ibilbide arriskutsua izan daiteke, bai abalantxa zein izotzarengaitik. Gainera ebaki pare bat dagoz bidean zehar. Guk ezin hobeto topau dogu.
Luzera: 12Km
Desnibela: 1300md+ (Oredon-etik)
Irteera lekua: Oredon, Plan d'Estaragne
Garai gomendatua: Denboraldi bukaeran, edurra egonkor eta transformatuta dagoenean.

ZELAN HELDU:
Fabian herritik, Cap de Long lakura doan bidea hartu. Oredon-eko bidegurutzean, ezkerretara hartu, eta Plan d'Estaragnerarte heldu. Guk bidea zarratuta egon dalako, Oredoneko bidegurutzean itxi dogu furgoa (2016/05/16), laster zabalduko dabe, baliteke datorren astebururako.

EDURRAREN EGOERA
Guk zoragarri topeu dogu, eskiekin egin dogu igoera guztia, eta kutxillak jarri behar barik. Ikaragarri egon da. Halan ta be, ohikoa da azkeneko 300md+ kranpoiekin igotea. Gainera, jaisteko, edurra zoragarri egon da, kremita gozagarria. Zorteonekoak gu!


IGOERA
Oredon-etik urteten gara Plan d'Estaragnerarte. Bertan ipintzen doguz eskiak. Bertatik haran barnetik igotzen hasiko gara, eta ibilbideak ez dauka galtzeko arriskurik (eguraldi ona badago) tontorra hasieratik ikusten dalako.

Aldatz eder eta luze bat igon behar da, jeje, guztiz erreza da orientatzea.
Tontorrerarte narruekaz heldu gara, eskiatzen.

Tontorretik bista ederrak dagoz:
Iparrerantza: Turón de Neouvielle, Pic des Trois Conseillers, Neouvielle eta Ramougn
Ekialderantza: Pic Mechant
Hegoalderantza: La Munia
HegoMendebalderantza: Pic de Campbieil eta Monte Perdido
Mendebalderantza: Pic Badet eta Pic Long

JAITSIERA
Gomendagarria da, igotzen goazela, tubotxoetan ohartzea. Ingurutik oso posibilitate politak dagoz. Jaitsiera oso zuzena da, tentea eta zihetz polita!!
Eskiekin egiteko mendi oso gomendagarria da!!







Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.