Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Pico de Canal Roya - Peña Blanca (ertzetik) | Portalet | Mendiko eskia



Ibilbide polit bat egin dogu gaurkoan. Ertz polit eta estu batetik Canal Roya, Peña Blanca, Cuyalaret... mendiak lotuko doguz eta gero Formigalera pasatuko gara. Ekintza nahiko ezohikoa izan arren (Hegoaldeko jaitsierari buruz, ez dogu erreferentzi bat bera bez topau), oso polit eta interesgarria da.

Pic Canaourouge - Peña Blanca ertza (2.280m)
Eski jaitsiera nahiko genduken bezain luzea izan ez dan arren, mendia gustoko daben horientzat ibilbide zihetz gomendagarria da. Aneou -ko harana itzela da, Midi d'Ossauko bistak... eta batezbe ertza oso polita dalako.


Peña Blanca (2.345m) -ko Hego aurpegia, hau da estaziño biak telesilla bidez batzekotan apurtuko dana

Peña Blanca bertatik Hegoalderantz eskiatzen jaitsi dogu, ondoren ertz azpitik jarraitzeko. Jaitsiera polita dauka, tentetxoa, baina nahiko laburra. Ondoren ertz azpitik goaz Ibon del Puerto-rarte, bertatik kotxera jaistea bakarrik geratzen da.

Luzera: 13Km
Mendi zailtasuna: F+ ertzean, beste guztiak ez dauka zailtasunik.
Eski zailtasuna: S3 Peña Blanca -ko hegoaldera.
Malda: 800md+
Materiala: Kranpoiak, pioleta eta mendi-eskiko ohiko materiala.
Track: Hemen

Formigal estazioko Portalet aparkalekutik urteten gara eta Bacarizal troka zeharkatu ostean Aneou-ko haranera iristen gara. Gero Canal Roya tontorreko igoera normala egingo dogu.

Bideo txiki bat

Midi d'Ossau beti zelatari


 Aneou-ko harana irabazten

Aneou -ko zirkuan, Pico de Canal Roya-rantz
Pico de Canal Roya aurrean daukagu, eskumako lepotik igongo dogu

Tontorretik, Peña Blancara doan ertza hartuko dogu, eta oinez joango gara, hori bai, aipatzekoa da guztiz ederra dala.






Tontorretik aurrera jarraituz, ertza jarraituko dogu Peña Blanca-rarte. Bertan eskiak ipini eta hegoaldeko pala eskiatuko dogu, malda nahiko tentea dauka eta oso polita da. Egoera ezinhobean aurkitu dogu, udaberri edur errezagaz.

Bertatik, ertz azpitik doan lautadatik joango gara Ibon del Puerto-rarte. Orain kotxerarte eskiatzen jaistea besterik ez da geratzen. Ibilbide ezohiko bat da, toke alpino txiki eta errez bategaz, eta oso dibertigarria.


Formigalerantza eskiatzen


Ibilbidea

Eta hau da dana, ikeragarri paseu dogu, hurrengoaren zai geratuko gara...eta ordurarte...
EGURRE!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.