Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Val dAran - SkiAlp!


Zortzi egunetan zehar mendiko eskia egiten egon gara Beret eta Aran haranetik. Zorte itzela euki dogu orokorrean eguraldi ederra suertau jakulako (egueztenean eskastxu egin eban eta deskantsatzeko aprobetxatu gendun).

Bideo laburtxu bet pare bat irudigaz:



Bestalde redio, negu gorrien gauz, tenperatura hotzak (max.3ºC/min -10ºC @1800m), egun laburrak, eta edurre... bueno hauts gehiago espero izan dogu, baina oso OSO ona egon da bota daben apurrerako. Aste hasieran udaberri edurra egoan (ekialde eta hegoaldetan), bestalde astea aurrera joan ahala, gehiago kostatzen jakon edurra izotz motatik udaberri motara bihurtzera. Halan ta be 2.200m-tik gora batzutan hauts-humel dezentetxue topatu izan dogu.

Goruntz
Ez dogu ibilbide ez luze, ez gogor, ezta gatxik egin. Egun labur eta hotzak, furgoan gauero lo eginda... jan be ez dogu larregirik jan... baina beno, ahal izan doguna egin dogu, arimie gogortu dogu behintzat. Negu sasoia hasi besterik ez da egin eta pasadan asteko Formigaleko ihesaldiagaz 7 egun daroaguz eskiatuta. Zelako gozatuak hartu doguzen gainera!!!

Kontrasteak
Esfortzu edo kirolari dagokionez, bidai honetako datuak apalak dira... umillak... 6 ski egun izan dira guztira, 4800md+ eta 84 bat Km guztira. Zailtasun maila be oso erreza izan da... Halan ta be eroandako ritmoa ona izan da. Egindakoa asko ez bada be, engranajeak koipetzeko balio izan deusku, ondo (Itzel!) pasatzeko eta txoko barriak topatzeko, zelan ez!


Bista itzelak


Leire gogor jaisten, abiadura bizi bizian! XD
Aurtengo negu sasoian egurre emoteko prestaketak aurrera doaz... Hurrengoaren zai... ta ordurarte be... EGURRE!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.