Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Taillón (3.144 m)

Pirineoetako 3millakoetatik, lehenetarikoa izan zan konkistatzen. Bixente de Heredia Kapitainak "frontera lanak" egiten diarduela igon eban lehenengo aldiz 1792.urtean.

Taillon-en Ipar Arpeia, Pirineotako ospetsuenetarikoa da. Hormatzar erraldoi bat da.

Mendiak, pasu berezi bat dauka, Breche de Roland delakoa, diñoenez, Rolandok berak (Carlo-Magnoren tenientea zanak) ezpatarekin zartada eder bategaz zabaldu eban (bilbotarra izango zan hau be...).


Pirineoetako 3milakorik errezena bezela hartzen da mendi hau, eta posible da holan izatea, aldiz, iñok ez diño zein ederra dan. Eta horrek harritu nau. Asko, eta onera gainera. Egun, antza danez, ekintzak gatxak izan behar dabe derrigorrez. Agindu bat bailitzan. Bestela ez daukie interesik. Interneteko edozein erreportai irakurtzean, nabarmentzen dana erreza dala da. Liburuetan be bai. Igoeraren edertasuna ez da iñun be azaltzen. Harritzekoa!
Mendizaleek ez dabez mendiak igotzen, graduak igotzen dabez ala?. Xelebrea.
Nahastu baino lehen, kontua da tontor itzel polita dala.



Hasteko Ipar Aurpegia ikusteak uleak tentetu egiten dauz. Aurrerago Sarradets-eko aterpera heltzen gara, leku paregabean dago. Beranduago Roland-eko ebakia... naturaren opari bat!

Tontorretik ikusten diran bistak be...zer esan! Gavarnie-ko zirkua, bertako tontor guztiak... (Torre, Casco, Marboré, Perdido...) Handik be aspaldi egondakoak gara (Begiratu erreportaia hemen). Beste aldean Vignemale...

Luzera: 17Km
Desnibela: 1.000md+
Zailtasuna: F
Track: Hemen








Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.