Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Pala de Ip (2.779m), Punta de la Tronquera (2.689m) eta La Moleta (2.576m)

Luzera: 23Km
Desnibela: 1.800md+
Zailtasuna: F, ibiltzea besterik ez da baina tontorretan I.eko pausuren bat topatu daikegu.
Irteera lekua: Canfranc Estación
Oharrak: Guk zapatilletan egin dogu. Ibilbide luzea da.
Track: Hemen

Canfranc estazio alboko aparkaleku batetik urteten gara Coll de los Ladrones delakora. 



Bertatik GR11 hartuko dogu Izas-eko haranean barna. 1610m-ko altueran, bidegurutze bat hartuko dogu eskumatara, Iseriaseko zirkurarte (2.155m).

Bidea jarraituz Iseriaseko ibonera helduko gara, eta jarraian ezkerretara botako dogu. Bertako bidea jarraituz, lepo bat eta gero, kanal hautsi bat hartuko dogu. Hemendik igon eta gero (2.622m) ertzerik gora Pala de Ip garaituko dogu. 

Tontorrera doan ertza, baita aurreragoko kanala, edurrarekin oso politak izan behar dira, baina kontuz, ertzean izotzarekin adi ibili behar da.

Jaitsiera ez dogu leku berdinetik egingo.

Punta de la Tronquera eta La Moleta kateatuko doguz, eta Epifanioko zirkutik jaitsiko gara berriz be Coll de los Ladrones-era.




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.