Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Ogoño: Gaviotas bidea (V+, 130m)

Leku zoragarri batera goaz, Ogoñora. Bide mitiko batetara, Gaviotas. Duela 35 urte baino gehiago zabaldu zan bide hau. Eta krokisetan erreza emoten badau be, ostras! bigarren luzeak pika-pika eiten dau...

Bost luze dira, V/V+  graduan, giro politagaz. Batzutan seguruak urrun somatzen dira, baina kalitate oneko kimikoakaz ondo ekipatuta dago. 

Hurbilketa:
Hurbilketa oso polita da, Ogoñok oparitzen deuskuzen bistak gitxinaka ikusten goaz.



1- Lehenengo luzea (V/V+)
Lehenengo luzea V.mailako diedro polit batetik gora doa. Hasierako ustea, atx berezia dala ikusten dogu. Halan eta be, arin moldatzen gara eskalada mota honetara.



Bilgunea:



2- Bigarren luzea (V+):
Hemen dago bidearen giltza. Bideko pasu gogorrena da. Ez da argazkietan ondo ikusten baina sabel txiki bat igon eta gero, eskumatara doan babaresa batetik joan beharra dago. Nik estilo kutrean igoten dot, jeje (hurrengoan ea politago urteten dan). Raulek aldiz, errezzz rediooo fuerte dau morroie, Jarraian bidea errezagoa bihurtzen da.
Bilgunea egoera oneko arbola baten egiten da.


Bigarren luzeko zatirik gatxena

3- Hirugarren luzea (II):
Tramite huts bat da, oso erreza. Arbolako bilgunetik gora goaz. Soka gabe egitekoa ez bait dago iñora jausteko arriskurik. 

4- Laugarren luzea (V/V+): 
V/V+-ko diedro polit batetik gora goaz, polita. Plaka eta diedroa tartekatuz goaz. Nondik sartzen garen arabera gatx edo errezagoa izango da.



5- Bostgarren luzea (V): 
Bileratik ezkerretarantza trabesia polit baten hasten gara, 5 bat metro. Jarraian zuzen joango gara gorantza, beste diedro polit batetik gora. Erreza eta polita.


Trabesia



Tontorra:
Zelako poztazuna!!! Igoera oso polita izan da, asko disfrutatu dogu. Eskerrik asko Rauleri, bertara eroan nauelako. Hau bai hau kategorizko gidaria!


Krokisak, nun begiratzen dozun arabera V+ edo 6a dala diñoe. Ohituraz, V+ da, baina bigarren luzeak pasu "polit" bat dauka.



Adi arauekaz!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Aupa Eneko! albo-alboan izan ginen mekauen laostiaaa!! bide polita eta argazki ederrak! Ogoño tiene un enkanto especial!!!
    ;)

    ErantzunEzabatu
  2. q crack eres txo! Pablo, un dia me tienes q explicar como kojones subis esos sieteas de manera tan facil! son los ganchos y uñas q venden en barrabés? o también venden antebrazos?

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.