Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Ertzak

Mugarrako ekialdeko Ertza (PD-/AD- , III)

Ertz ikaragarri polit bat ezagutzera goaz, Mugarrako ekialdeko ertza. Ibilbide zihetz gomendagarria da, zati tekniko batzukaz. Ibilbideko zailtasun gehienak uste dot ekidin daitekezala, guk ordea ikusi dogun gatxenetik joan gara, hau da ertz-ertzetik egiten ahalegindu gara.


Zailtasuna: PD-/AD- (oharretan begiratu)
Luzera: 8 Km
Malda: 900 md+
Materiala: Guk soka sinple bat, friend ertain pare bat, fisureroak, eta zintak eroan doguz. Hanketan, botak. Gatxenetik egin ezkero material zehozer eroatea komeni da. Aldiz, irtengune gatxenak ekidingo badoguz, ez da ezer eroan behar. 
Kaskoa, aldiz, derrigorrezkoa da. Lekanda eta Aldamineko ertzak baino atx hobea dauka, baina harriak jausi daitekez, batez be taldean bagoaz.
Irteera lekua: Mañaria
Oharrak: Zailtasunari dagokionez, nun ikusten dozun arabera PD- etik AD- era doala diñoe. Eta puntualki IV edo baita V.eko pasu isolatuak... Guk ordea ez dakigu zer esan, gatxenetik egin dogu, ez dogu pasurik jan eta ez dogu IV ez V.ko pasurik ikusi. Bai ordea III-koak, pare bat irtengunetan.
Xabier Iturritxaren ertzen biblian,"Aristas y crestas de Euskal Herria" liburuaren arabera, horrela da, krokisa erreportai bukaeran daukazue. Liburuan deskribapen polit bat lortu daikezue, liburu guztiz gomendagarria da.

Graduari buruz: Agian erratuta egongo gara baina, zelan dakigun ez IV. ezta V. dala? Ba botakaz igon dogulako eta nahiko torpetxuek garelako... XD Guk botakaz IV eta V.ak usaindu be ez doguz egiten!
Graduari bestelako garrantzia gehiagorik emon nahi barik, baina, IV eta V ikusten dabezen pertsonak baliteke ikaratzea arista bat eta gradu horreek nahastean... eta ez da holan izan behar. Erreza, polita eta guztiz gomendagarria dan ertz bat da!

Ibilbidea:
Mañariako herri erditik urtengo gara Mugarrako bide normaletik. Gorantza goazela elektrizitateko posteei beti egon beharko gara adi. Bidetik goazela bistakoa da bidegurutzea nun dagoen, elektrizitateko posteetatik gora joan beharko dogu ertzaren hasierararte. Ertzera heltzean, erreza, ertza jarraitu tontorrerarte.


Ertzera sartzen, terreno erreza:

 Hasieran/bukaeran

Zatirik teknikoenak (III asko jota):


 







Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.