Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpeak

Mt.Blanc massif - Aiguille du Tour (3.540m)

Luzera: 10Km
Desnibela: 800md+
Zailtasuna: Ibilbide glaziarra. Glaziarren ohiko arriskuak (ondo informatu egoerari buruz).
                    Horrez gain, trepada bi dekoz, errezak eta oso estetikoak (II-II+).
Materiala: Glaziarreko ohiko materiala.
HurbilketaTour-Ref Albert I.er
Track: Hemen



           Bat, ez da bat-era heltzen;
           Bi, aldiz, bi t'erdi.

Hau da mendizaletasunak urteetan zehar erakutsi deustana. Sokalagunarekin beti be bi t'erdi bait gara. Harreman berezia beti be. Eta neskalaguna, sokalaguna bada, ondiño gehiago.



Goizeko 4:45etan esnatzen gara. Esateko era bat da.
Gabaz ez dot lorik egin. Ez, batere bez. Ez dakit altura bada (ez dot uste, baju gagoz), glaziarrak eiten daben zarata bada, edo zer demontre.


Baina ez dot uste ordubetetik goragoko lotaldie euki badoten. Eta zuk Leire? Bardin.

Buffff....

Hotza? ba pentsa, kantzontzilo eta kamisetan egin dot lo... eta sakue zabalik gainera.
10-15ºC inguruko gitxienekoa egingo eban? Auskalo. Baina bero larregi.

Glaziarra izerditan, kalenturagaz itolarrian egongo da zihur aski. Batek daki.

Beno, gorantz ekin beharko dogu.

Ibilbidea, hasieran harri bitartetik doa eta bidea jarraitzea ez da erreza gure frontalen argiagaz. Halan ta be, nahiko ondo jarraitzen dogu.

Laster glaziarrean sartzen gara, beste 5 soka-talde desberdinekaz. Ez gagoz bakarrik. Seinale ona. (oharra: Alpeetan ez da ezeren seinale)


5:30ak inguruan gertatzen da gertatu beharrekoa.

Gure aurrean, 50 bat metrotara, beste sokatalde bat daroagu. 3 pertsonako soka-talde bat.

Tipi tapa, eurrera!
...
Bat-batean gure aurrean zijoan tipoa desagertzen da.
Glaziarrak morroie segundu baten iruntsi dau.
...
...erlojua nagitzen hasi da... tik....tak.
...
...Beste segundu bat...
...
Soka taldeko bigarrena, neska bat, hegan urteten da atzerutz.
...
Buruan egoana, tatarrez atzerantza, abiadura ederrean,
...
hala nola biak geratzen dauz. Morroi habille! Eskola oneko morroie!
...
Segunduak minutuak bezela igarotzen dira. Danaren testigu gara. Geldi gagoz, dana ikusten, eta ezer ezin egin. Izerdi hotza gure bekokitik behera.

- Goazen atoan eurengana, lagundu egin beharko deutsague.

Turboa jarri eta heltzen gara.

Edur-zubi handi bat apurtu egin da, tipoa, ingles bat, dindilizke dago kristolako zulo baten erdian. Gure aurrean.

Eta kristolakoa esan nahi dodanean, hori da, handia, itzela... sakona. Ez da behea be ikusten. Arrakalaren sakoneraren susmorik be ezin da euki.
Tipoa zintzilik, bere potroak zamatik gora irteteko ekiditzen.

Ez dakigu zer egin, arrakala inguratu eta soka-taldea lagundu... Ikarie sartzen jat. Ez dot larregi gerturatu nahi. Ondiño ez dabe bilgunerik egin. Kontuz!
Bilgunerik gabe. Polipasto gabe. "A pelo" tiretzen saiatzen dira!

Momentu korapilotsua da, ez dira ba 3rak arrakalan behera jauziko!

Alboko beste soka-talde baten laguntzaz, eta gidari pare baten laguntzaz tiretzen hasten dira. Eskerrak asko euazela. "A-pelo" tiretuz, arin ataratzen dabe.

Ikarie txo...ikarie. Buffff
Minutuak aurrera doaz, danak ondo dagoz. Eskerrak!
Ikarie... Leire ta biok zuri geratzen gara. Goizeko 5:30ak dira bata! Zubiak gogor egon beharko litzatekez. Hotz apur bat egin ezkero...eta ez da holan.

Pentsatzeko momentua heldu da. Zer egingo dogu?
Soka-talde gehienak eurrera doaz. WTF!  Gu ta beste soka-talde bat, dudan... beno, txistua iruntsi ta, eurrera. (Tontoen konsueloa)

Arrakalak konstante bat dira, batzuk ez dira ikusten, beste batzuk bai. Batzuk trailer bat baino handiagoak dira, beste batzuk txikiak... Eta giroa epel...epelegi. Beroa. Beroegi. Asteak daroaz holan. Uda itzel beroa izen da aurtengoa. Asteak daroaz izoztu barik.

Eurrera ba. Ekin.

Glaziarra amaitzen doa, animo, kanal batetik gora goaz (40-45º?) eta edurra amaitzen danean tximini polit batetik gora goaz.

Atxa ikutzen dogunean, lasaitasuna sartzen jaku. Zehozer eskalatu beharko da, uste baino gatxagoa emoten dau. Edurra beheregi dagoelako. Baina hau da gure terrenoa, gure jolas-lekua.

Mina-landak ez doguz gogoko...

Tximinian zehar
Tximinia garaitu eta gero, glaziar berri batean sartzen gara, Plateau baten. Hau lehengoa baino askoz hobeto dago... edo hori emoten dau.


Plateau-a beheko glaziarra baino egoera askoz hobean.
Arrakala txiki bat ikusten da, baina ezer ez behekoaren aldean
Eurrera goaz. Soka talde asko, bueltatu dira. Zergatik ba? Gitxi geratzen da eta. Tontorrera heltzeko ez da ezer geratzen.

Tontorra 200md+ tara daukagu, trepada errez bat besterik ez da. Baina atxera sartzeko, Rimaya haundi bat zeharkatu behar da, arrakalan barna sartu, eta gorantza igon.
Edurra ez dago ondo... Zelako pena. Kostau jaku ba ondorio hau ataratzea! Baina bertan egon behar da horretarako... Ez gaitxazue epaitu.



Zelako zapore gazi-gozoa! Zelako leku polita, baina zein arriskutsu dagoen.

Bueltan goaz beherantza, eta hau da aurtengo goi-mendiko txangoen azkena.

Planak aldatzea tokatzen da une honetan. Konpromezu gitxiagoko gauzak egin beharko doguz.
Glaziarrak horrela dagozen bitartean, ez gara gai era seguruan egiteko.

Alpeetako hasiberriak gara, ezjakinak, eskolagabekoak.

Ikasi beharko da ba! Datorren urtean etorriko gara bueltan eta egitekoak dekoguzen tontorrak berriro ahaleginduko doguz egiten.

Gertatuak gertatu... zelan ez gara bi t'erdi izango ba. Goi mendian batez ere. Eskarmentu latza... Ikasgai sakona. Datorren urtean hobeto antolatuko gara, sasoi hobe bat aukeratzen saiatuko gara.

Baina tontor asko daukaguz aurretik... bihar Mont Buet egingo al dogu? ekiñ ba!


Track:

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. joderrrr!!! panorama ederra txo Eneko!!!! menos mal ez zariena ezan zeuok karkabara jun zarienak. Leko ederra ta arriskutsue benetan!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Esker aunitz Erik!!! Lekue zoragarrixe da, bai! Berez ez da izengo leku arriskutsue baina... betikue, ezin danien ezin da. Eta gainera ikusten da, egoera ona badau mendi erreza dala, baina...ahal izen gendune ein gendun...ta buelta. Sustue kendute, oso ondo paseu gendun, %100 gomendagarria!
    Datorren urtien ekain-uztailien juetie pentseu dogu. Fetxa hobiek izengo dire zihurrenik. Uda hau oso beroa izen da... zuk be ikusiko zendun hori!

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.