Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Ertzak

Midi dOssau (2.884m)




Zailtasuna: PD+
Luzera: 16,4Km
Desnibela: 1.500md+
Irteera lekua: Anéou-ko aparkalekua
Aterpea: Pombie-ko aterpetxea (Egun 1 edo 2tan egin daiteke).
Materiala: Kaskoa derrigorrezkoa. Udan, rapelatzako materialagaz nahikoa. Guk badaezpadako traste larrei eroan dogu...
Oharrak:
  • Dudarik barik, zailtasunik haundiena bidea ondo jarraitzea eta harriekaz kontuz eukitea da. Harriena, garrantzizkoa da, uste baino askoz errezago jausten dira. Ondorio gabeko sustotxu bet euki dogu nik Leireri harri sorta bat bota eta gero... Eskerrak belaunean golpe bat bakarrik izeten amaitu dabela.
  • Horrez gain, kontu haundiz ibili behar da belaiñoa sartu ezkero. Jaitsieran Portilloneko gurutzea ikusteko gai ez bagara, eguna nahastu daiteke.
  • Ahalik eta goizeen urtetea ez da zorakeri bat, holan, edozein ezusteko lasaiago hartuko dogu.



Midi d'Ossau, Pirineoetako mendirik ezagunenetarikoa igotzera saiatuko gara gaurkoan. Mendi bitxia da, nahiz eta 3mila metro baino gitxiago euki, mendi askoz altuagoen pare (edo gainetik) dago. Beraz, Pirineoetako erregiñatzat hartu daikegu, eta ez gara mendia "handitzen" ariko.

Jean Pierre (holan ezagutzen bait dabe iparraldean), oso isolatua dago, eta baliteke horregaitik hain ederra izatea. Hain isolatua egoteak, eta bere forma bereziek, Pirinioetako puntu guztietatik ikustea ahalbidetzen dau. Bere horma, ertz eta bestelako forma tenteek lehenengo unetik itsutzen gaitu, igoteko gai izango garen galdetzen deusku.

Hainbat urte daroaguz igoteko gogoakaz. Tontor guztietatik ikusten izan dogu, beti egoan gu zelatatzen, txoko guztietaik kuku egiten euskun.
Baina... momentua ezin topatu edo, gaur arte ez dogu igotzeko aukerarik euki. Heldu da ba saiatzeko unea, tontorrari beitu bikojako, egurre! edo rock&roll! edo holako paridan bat esan, ta harantza goaz jo ta su.

Midi d'Ossau garaitzeko biderik errezena, bide normala edo tximinien bidea da. PD zailtasun orokorragaz, II+ko pasuak igon beharko doguz 3 tximinietan zehar.




Ibilbidea:
Hasteko, Pombietik Iparrerantza joan beharko gara Col de Suzon era heldu arte. Bertatik tximiniak bereiztu beharko doguz, behin igoera hasita ez bait da guztiz erreza bidea jarraitzea.

Lenengo tximinia:
25m-tako tximini bat da, hasieran erreza gero 5m-tako plaka labankor batera heldu arte.
Bertan dagoen untz batek igoera erreztuko deusku eta tximinia bilgune baten amaituko da.
Hemendik aurrera, eskumarantza bidezidor bat jarraituko dogu bigarren tximinirarte.

Bigarren tximinia:
Pasu oso polita da hau, tenteagoa eta 30m ingurukoa. II+ ko zailtasuna. Presa onak dagoz, eta normalean fisura bat aprobetxatuz, eskumako aldetik igotzen da.
Jaisterakoan rapelatuko badogu, hobe da ezkerreko diedro gainetik joatea, holan igotzen doazenak ez doguz molestatuko.
Tximini amaieran bidezidorra begibistakoa da, baina jarraian I+ ko pasuren bat aurkituko dogu.



























Bidezidorra jarraituz 3. tximinirarte heldu beharra dago. Guk aldiz, ez dogu topatu.
Hau da Midi d'Ossau ren zailtasunetako bat, bidea jarraitzea gatxa dala eta bidetik ez bazoaz "enbarkadak" posibleak direla.
Nahiz eta bide "undergroud" bat asmatu dogun, argi (edo) ikusi dogu, eta problema barik igon dogu.
150m inguruko zati hau egin eta gero, urrunean Portillon-eko gurutzea ikusten dogu eta lasaitzen gara. Portillon-eko gurutzea gogoratzeko leku bat da, jaitsieran erreferentziatzat hartuko bait dogu.



Bertatik aurrera, pedrera tente batetik gora goaz tontorreko ertzerarte.
Ertzean I-IIko pasuak txandakatzen doguz (jauste ederrakaz) eta problemarik barik tontorrera heltzen gara.

Tontorra itzelezkoa da, sentimentu asko jatorkuz burura, hainbeste urte tontor hau Pirinioetako beste gailurretatik ikusten eta orain bertan gagoz!! 
Zenbat hirumilakotik, izerdi patsetan, azkeneko aldatza garaitu eta jarraian, gure tontorra izan da beti lehenengoa bereizten. Mulleresetik, Garmo Negrotik...Ondiño gogoan dekot Petit Vignemaletik ikusitako iluntzea, eguzkia Midi d'Ossau atzean sartzen zan.


Norbera oso altu sentitzen da bertan, eta bistak paregabeak dira, Balaitus eta Vignemale alde baten, Nafarroako mendiak bestean, Midi de Bigorre errez bereizten da... Pirinioetako erregiñaren gainetik begiek dir-dir egiten deuste.
Dudarik barik, barriro errepikatzeko mendia da gure Midi d'Ossau. Beharbada neguan Fourcheko korridoretik gora, edo Peyreguet eta Petit Pic batzen dabezan ertzetik gora... batek daki. 




Ordurarte beste tontorretatik bertara griñ bardiñaz begitzen jarraituko dogu.

Hurrenarte! ta ordurarte...Egurre!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Aupa Eneko makina!!!!

    No paras eeeee kabron!! ke wapo el midi tio!
    a ver si me paso yo un finde de estos por alli otra vez, ke ya hay ganas!

    ZORIONAK!!

    ErantzunEzabatu
  2. Eskerrik asko Pablo! La verdad que nos encantó el Midi, nos lo pasamos genial! Eso si, llevamos un monton de "porsiakasos" y llevamos mucho peso, a la próxima iremos más ligeros, jeje. Es un pico al que hay que volver. Le tengo muchas ganas a la arista del Peyreguet-Petit Pic-Cima. Para nuestra próxima visita.
    Como impresiona la pared que se ve desde el refugio, es enorme! Como imagino que sabrás, allí tienes un huevo de viotes muy wapos para vuestro nivel!

    No paramos...bueno, hacemos lo que podemos!
    A ver cuando estamos e? esta semana es posible que vaya a Ogoño, ya que el miercoles se abre la veda. XD

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.