Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Val dAran - Astebete maluta artean - Mendiko eskia


Aran Haranera hurbildu gara oraingoan.
Pasa dan urteko oporren parte bat ondiño hartzeko daukaguzela eta eguraldia lagun daukagula Vielha aldera ihes egin dogu Leire eta biok.

Haran hau paregabea da. Bertan udaberriko edur asko baino gehiago topatu dogu, eta hau Apirileko egun luzeakaz eta tenperatura guztiz atsegiñekaz batuta, esperientzia ezinhobea izaten amaitu dau. Frantsesek “ski-rando du plaisir” edo “grimpé du plaisir” esango eben moduan, guk aldiz, zaletasun itzela sorrarazten daben jarduera horreetakoa egin dogula esatekotan gagoz.

Zaletasuna, plazerra… bai, baina zirikatze huts bezela be ikus daikegu, Bereteko pala polit, zabal eta lasaiak jaisten goazela Maladeta ikeragarriek gure aurre-aurrean ikusten doguzenean. Badirudi gure zai dagozela. Marmarrean deika dagozela.



Astea, hala zelan begiratu, laburra edo luzea izan daiteke, ez dalako jarduera bako egunik geratu. 9 egunetan zehar, eskiatu, eskalatu, barriro be eskiatu, lehenengo egunean zintzilik geratu nintzen eskalada bidea amaitu eta berriro egin, eskiatzen jarraitu eta leher eginda amaitu, ibili, ibili, ibili… eta gehiago eskiatu izan daiteke gure ihesaldi honen laburpena.

Bestalde, Leire eta bere belaune, bere belaune eta Leire, zelako parea. Halan be, egiña egin eta gero, ez dago munduan medikurik alta emongo ez eutsonik. Gure Leire eskarmentu handiko mendizalea da, haraneko granitoa baino sendoagoa. Gorantza nasako koheteen beste dabil, eta beherantza ondiño ikaragaz jaisten bada be, astiro-astiro, ondo moldatzen da.

Ez luzatzeko, ez dot egun bakotxeko erreportairik egingo. Hemen joatzue bidaiko argazki sorta bat.

Espero dot gustatzea, besterik barik, gustoko lekuen aldatzik ez dauela argi ikusi dogu bidai honetan.

Hurrengoaren zai, betikolez.

















Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.