Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Mendiko eskia San Lorentzotik

Egun itzela gaurkoa mendiboard -eko spliteroekin Demanda zerratik. San Lorenzo mendiari pare bat igoera ein dotzeguz, eta bere pala ezkutuetatik zehar ibili gara.   

Laburpena
Data: 2015/03/28
Irteera puntua: Valdezcaray-ko eski estazioa
Zailtasuna: F, S2 (S3 puntuala, eta gehien jota) eta E1.
Luzera: 12Km
Desnibela: 1.361m
Track: jaitsi

Irteera:
Valdezcaray-ko eski estaziotik irtengo gara, "Los tubos" eta "Colocobia" pistetatik gora.



Behin Colocobiara heltzean, bertatik HEra pala eder bat aurkituko dogu. Bertatik tontorra garaituko dogu (2.271m, 3.2Km, 800md+ aprox.)

Hemen joatzuez igoera horren argazki batzuk




Lehenengo jaitsiera
Tontorretik, ekialderantza joko dogu. Hasierako palak oso ederrak dira, lasai eta zabalak. Baina laster, tubo antzerako ranpatxo errez eta polit bat bilatuko dogu.

Behin jaitsita, beste aldetik, tuboa horrela ikusten da.

Beste pala lasai batzuk jaitsita (oso politak honek be), nahi edo edurrak itxi arte beherantza jarraitzen dogu. Buelta emon eta berriro goaz gorantza pala lasaienak aukeratuz, pistetara heldu arte. Hemendik tontorra bigarren aldiz igongo dogu.









Bigarren jaitsiera
Behin tontorrera igon garela, hasieran igon dogun palatik jaitsiko gara, hau be oso ondo dau. Eta Colocobiara heltzen garenean, iparrean geratzen dan pala aurkitzen saiatuko gara lekurik onenetik kotxera berriro heltzeko.




Besterik barik, hau izen da gaurko irteera, oso interesgarria eta Valdezca modu desberdin batean ezagutzeko guztiz gomendagarria.

HURRENARTE BA, EGURRE!!!



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.