Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Vertice de Anayet (2.559 m)


Aragoiko Pirinioetako klasika batera hurbildu gara oraingoan. Bertan bista paregabeetaz eta goi mendiko giroaz gozatu ikeragarrie euki dogu. Gaurkoan hotza eta Ipar Haize itzela euki doguz lagun. Igotzeko egoera txarrean dagoenez, Anayet tontorra ez dogu garaitu, "Vertice" delako ezkerreko tontorrera goaz. Halere Anayeteko aintzirek eta inguruko bistek emon deuskuen ikustaldiagaz itzel pasatu dogu.

Irteera puntua: Formigal eski estazio inguruko "Corral de mulas" aparkalekua (1.582m)
Zailtasuna: (F) Negu sasoian Anayeteko lepora igotzeak zailtasunik ez dauka baina adi egon behar da edur egoerarekin, Ekialdera emoten dau, guk atxak agerian dauzelako eta pasabide estua dalako egoera onean aurkitu dogu. Halan ta be joera berdina dauken palak gaur ez dira egoera onean egon (plakak, ipar-haizea gogor sartu dalako). Lepotik tontorrera ertz errez batetik doa, guk ederto aurkitu dogu hau be (Iparra). Edur trinkoagaz.
Luzera: 16 Km
Desnibela: 1.037m+
Track: Jaitsi


Formigal eski estazioko "Corral de mulas" delakotik urteten gara "Anayet"-eko telesillarantz. Beranduago, punta de la Garganta (2.145 m) eta Culivillas (2.529m) tontor bitartetik doan GR-11 hartuko dogu (edurragaz ez dago lar agerian) eta Culivillas aran estuan barrena sartuko gara.

2.200m-ak garaitzen doguzanean lautada batera helduko gara eta Anayet tontorra bistan eukiko dogu. Baita aintzirak be, izoztuta dauzelako agerian ez dauzen arren. 


Aintzira izoztuta dago
Eurrera

Igon behar dogun lepoa ikusiko dogu, Vertice eta Anayet tontorren erdialdean dago.
Bada beste aukera bat, Verticearen ezkerraldean geratzen dan lepo zabalago batetik igotzea. Gaurkoan ez dago egoera aproposean.

Gu Anayet-eko lepotik goaz.

Verticearen ezkerraldean, beste lepoa ikus daiteke, ez dago egoera hain onetan.
Lepora doan bidea edur egoera hobean ikusten da Ekialdera jotzen dauen arren.
Igotzen

Lepotik tontorrera heltzeko ertz errez bat jarraitu behar da. Bista paregabeak gaurkoak. Ertzak Iparrera emoten dau, bertan edurra paregabe aurkitzen dogu, haizearen eraginez trinko dago.




Haize itzela gaurkoan
Piri Naparra
Piriniotako haundi bi

Tontorra garaitzen dogunean bistetaz gozatzen dogu, baina hotz eta haize latzak minutu bat baino gitxiago egotera behartzen gaitu, poz pozik ahal doguna disfrutatzen dogu. Bistak paregabeak dira, baina izoztu baino lehen, abixadan goiez berutz.

Laburtzen, tontor oso polite ezagutu dogu, giro ederragaz eta konpaiñia ezin hobean, hurrengoaren zai geratzen naz barriro be, laster beste txoko politen bat ezagutuko dogulakoan.

Laster arte...eta ordurarte be....EGURRE!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.