Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpinismo

Formigaleko korridorea

Gaur eguna triste xamar esnatu da Formigal aldetik, eguraldia ez dago igoera luzeak egiteko eta ez daukagu argi zer egingo dogun. Beraz goizean goiz esnatzerakoan, furgonetako lehiotik laiñoei egun onak emon eta buelta erdi emotea erabakitzen dogu. Sakuen berotasunean ederto egoten da eta.

Halan ta be, goizeko 10ak bueltan armosutarako kafetxo bat hartzera goaz tabernara. 

Dudatan, ez dakigu eskarrilla aldera bota zehozer eskalatzeko asmoz, tramakastillara... deportiba apur bat eitea ondo legoke.

Halako batean laiñoren batzuk gorantza tiretzen animatzen dira, eta orratz polit bat ikusten izten deusku. Bere ezker magalean dagoan korridorean ohartzen gara. Ikusten da berez ez daukala zailtasun handirik eta laburra dala. Baina ez dago egoera onenetan. Edur gitxi dauka, humela, eta hurrunetik behintzat ez da guztiz apropos ikusten.











Estua ikusten da, ezkerraldetik pasatzera behartzen dotzu, malda gehiago daukan lekuan edurra dauka, eta gitxieneko lekuan ez ¿zelan leike hori?

Baina beno, saiakera bat emon biko jako, hain gertu ikusten da... eta hain eder... gainera korridoreko irteeratik hurbil pare bat tontor dekoguz, ordu batzutako txangoa zihurtzatuta dekogu.










Maleteroan daukagun badaezpadako "txatarra-kit" osoa hartu, eta harantza goaz, gure soka, zinta eta bestelako materialagaz. Furgotik hurbil daukagu, 15 bat minitutara, zehozer egingo dogu behintzat. Txatarrarekin zehozer trasteatu, bilerak montatu, aseguruak ipini... haratona ibili... leku ederretan zehar. 11ak dira...beranduuuu. Eurrera ba!

Korridore azpira heltzerakoan, hurrunetik somatzen zana baino zatie errezagoa dala ikusten da, baina beno, trasteak ekarri doguzelez malda gehieneko zatitik joango gara eta materialagaz jolastuko dogu. Ederto baten pasetan dogu egun hau, nahiz eta eguraldiak lagundu ez izan, txango polita egin dogu.

Hurrenarte!

















  



Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.