Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Pico de Canal Roya (2.345m) eta Cuyalaret (2.286m)

Mendiko eski sasoi bete betean gauzenez, Portalet aldera eskapada bat egiten dogu Leire eta biok eskiei kandela apur bet emoteko asmoz. Motibazioa topera dekogu, eta ematen dau eguraldia gure alde dagoela. Eskiko egun zoragarria daukagu aurrean, eta hain gustokoa dogun Portaleten bada, askoz hobeto. 


Oraingoan mendi eskiko ruta polit bat aukeratzen dogu leku ezagunean. Leireren lehenengo mendia izango da eskiekin Pirinioetan, eta Canal Roya tontorra aukeratzen dogu. Horrez gain, Cuyalaret mendia igoko dogu, bistez gozatzen jarraitzeko, zailtasun maila apur bat igotzeko eta kilometroak batzeko.

Egindako ibilbidearen datuak honakoak dira:

Irteera puntua: Portalet, Parking d'Aneu. Fronteratik frantziarutz kilometro batera.
Tontorrak: Pico de Canal Roya (2.345m) eta Cuyalaret (2.286m)
Luzera: 15.8 Km
Desnibela: 1.236m
Zailtasuna: Pico de Canal Roya (S1) eta Cuyalaret (S2)
Elur egoera: Elur kantitate asko, aparkalekutik fokeatzen irtetzen dogu, gauean ez dau izoztu, beraz, elur kalitatea udaberrikoa da hasieran eta gero nahiko astuna.
Eguraldia: Gau oso haizetsua egin dau. Antizikloi itzela daukagu baina haizea egingo ete dauan dudan gagoz, azkenean zortea euki dogu ez da egun haizetsua izan. Eguzki itzela eta tenperatura beroa.
Track: jaitsi

Paisaiak zoragarriak dira inguru honetan,






Igoerako argazki batzuk










Eta jaitsierako argazki batzuk






Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.